Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/9/15

Ermuak semaforoak sinkronizatu ditu, 30 km/o bidearen muga generikoaren azpitik arinago zirkulatzeko

Semaforoak koordinatuko ditu Kaltxangotik Sallabenterako biribilguneen ardatzean, oinezkoen segurtasuna eta trafikoa arintzea hobetuko duen 'Onda Berdea' lortzeko, geldialdiak saihestuz eta, ondorioz, kutsadura akustikoa nahiz C02 emisioengatiko kutsadura murriztuz

Garapen jasangarrirako 2030 Agendan jasotako helburua eta Nazio Batuen gomendioa da

Betidanik, gure herria errepide nagusi eta bakarretik zeharkatzeak (garai bateko N-634 eta gaur egungo Bi-3344 errepidea) pazientzia eskatu du. Saihesbidea martxan jartzeak asko lagundu die hirigunean sartu gabe herria zeharkatu behar duten gidariei. Egungio ibilgailuen kopurua murriztu egin da, baina puntako orduak eta une zailak izaten jarraitzen dugu. Hiri batean ibilgailuen eta pertsonen trafikoaren jarduera uztartzen ditugu, eta, beraz, bat egiten duten lekuetan biak erregulatu behar ditugu elkarrekin bizitzeko; bide-marren, seinale bertikalen eta abarren bidez, eta bien interesak eta beharrak bateragarri eginez. Hori da gure errealitatea, eta Udalak beste pauso bat emango du BI-3344 zeharbideko zirkulazioa modu seguru, iraunkor eta arinean hobetzeko.

Led paneldun Radar laser informatiboa: ez du kamerarik, ez du argazkirik ateratzen, ez du grabatzen, ez eta matrikula-plakak irakurtzen

Leber’ ingeniaritzak egindako trafikoaren inpaktuaren azterketetan eta analisietan oinarrituta, gure herriak semaforoak koordinatuko ditu Kaltxangotik Sallabenterako biribilguneak osatzen dituzten ardatzean, teknikoki 'uhin berde' deritzona ezartzeko. Hau da, zirkulazioa orduko 30 kilometroko gehieneko abiaduran edo abiadura txikiagoan harmonizatzea; baldintza horretan doazenek semaforo irekiek eta berdeek aurkituko dituzten, elkarguneetan gelditu beharrik izan gabe. Neurri horri esker, bideak zirkulazio-bolumen handiagoa bereganatuko du, eta kutsadura akustikoa –zaratagatik – eta ingurumenekoa, -CO2 isuriak ekidinez– gutxituko ditu, geldialdi eta abiatze gutxiago izango direlako. Kaltxango-Sallabente eta bere elkarguneen arteko semaforo guztiak barne sartzen dira, baina ez Seigarren mendeurrena etya Zubiaurre kalekoak. Herritarren Segurtasunerako Sailak atzo egindako Gai Orokorretarako Batzordean aurkeztu zion neurria Udalbatzari. Azpian, aurkeztutakoaren eta hitzez hitz esandakoaren xehetasunak jasotzen dituen bideo-akta utziko dizuegu.

Neurriaren arrakasta gure kontzientziazioan eta inplikazioan oinarrituko da. Korrika egiten ez badugu, bidea mugimenduan eta denbora laburragoan zeharkatuko dugu. Horregatik, garrantzitsua da jakitea muga orduko 30 kilometrokoa dela. Hala gogoraraziko digu Gipuzkoa hiribidean (Eibartik Bilborako noranzkoan) kokatutako gailu elektroniko berri batek. RADAR berezi edo 'pedagogiko' bat da, gure abiadura adieraziko diguna eta ezarritako sistemaz ohartaraziko gaituena jabetu gaitezen: ezarritako abiadura gainditzen badugu, 'lehenago' iritsiko gara semaforoetara, baina hauek gorriz eta itxita egongo dira, beraz, gelditu egin beharko dugu. Banakako kaltea guretzat eta, taldeka, gainerako ibilgailuentzat. RADAR horrek informazio- eta disuasio-funtzioa du. Trafikoari buruzko datuak baino ez ditu erregistratzen, gerora azterketa estatistikoa egiteko. 

Gailuaren funtzio nagusia gidariari bere abiaduraren berri ematea da, eta hark kontuan hartu dezan. Abiadura aurretik ezarritako mugara murriztea bilatzen du, tarte horretan arintasuna eta igarotze-denbora laburtzea ahalbidetzen duelako Gailuak, argindarraz elikatzen duen eguzki panel bat du. Bere kokapena erdi finkoa da, hau da, ez dago behin betiko jarrita baina ez da eramangarria edo mugikorra. Aurrerago, beharren arabera, beste bat instalatzen den edo hori mugitzen den erabakiko da.

Ingurumenaren mesede: urtean 30 tona CO2 gutxiago isuriko ditugu 

Neurri berriak egun dauden semaforoen egitura eta funtzionamendua mantenduko ditu. Semaforoen 70 segundoko denbora-zikloa egokitzat jotzen da, oinezkoak ibiltzeko aukera ematen baitu eta oinezkoek, batez beste, 21 segundo itxaron beharko baitituzte. Horrek mugikortasun iraunkorra sustatzen du eta oinezkoen aukera sendotzen du. Aurreikusitako ereduari %15eko segurtasun-marjina eta tartea gehitu zaio, erregistratutako intentsitatearekin alderatuta.

Turismo baten geldialdi eta abiatze bakoitzean, batez beste 20 gr CO2 isurtzen dira. Aplikatu beharreko ereduaren arabera, 'Uhin berdea' erabiliz, puntako ordu bakoitzean 500 geldialdi inguru murriztuko dira. Puntako ordua ereduzko egunaren %10 eta urteko 300 lanegun hartzen baditugu, urtean 30 tona CO2 murriztuko ditugula aurreikusten da.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo