Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/7/23

Udako ordutegi berezia Izarra Centreko Tecnotekan

Izarra Centreko Tecnoteka ikasteko guneak udako oporretara egokituko du ordutegia; izan ere, ikasle kopurua nabarmen jaisten da uztailaren amaieran eta abuztuan.

Hala, igande honetan, uztailaren 25ean, eta asteartean, uztailaren 27an, instalazioak itxita egongo dira herriko jaiegunak direlako. Uztaileko gainerako egunetan eta abuztu osoan, ordutegia 08:00etatik 19:45era da astelehenetik ostiralera, eta 16:00etatik 19:45era larunbat eta igandeetan.
Irailean, zerbitzuak ohiko ordutegia izango du berriro:

Bizi dugun pandemia-egoera kontuan hartuta, segurtasun-distantziak mantendu beharko dira ikasleen artean eta maskara erabiltzea nahitaezkoa da. Gel hidroalkoholikoa dugu erabiltzaileen eskura lehen eta bigarren solairuetan.

Ia mila erabiltzaile

Tecnoteka Izarra Centre eraikineko lehen eta bigarren solairuan dago kokatuta, eta egun 944 erabiltzaile daude alta emanda. Helburua 16 urtetik gorako pertsonei ikasteko leku bat eskaintzea da, bakarka edo taldeka lan egin ahal izateko. Horretarako, bi gune ditu: lehenengo solairuan kooperazio edo coworking lekua dago, 100 metro koadrokoa, eta bigarren solairuan bi gune bereizi daude, 60 eta 40 metro koadrokoak. Orain beste espazio bat gehitu da, mahai jarraituekin, 8 lagunentzako lekuarekin, non lehen ordenagailuen gela zegoen.

Helburua da ezagutza-trukea erraztuko duen lekua izatea, tokiko gazteak lan- edo enpresa-inguruneetara hurbiltzea eta ekintzailetza sustatzea. Internet du, bai wifi bidez, bai konexio edo zuntz optikorako hartune bidez.

Tecnotekarako sarbidea izateko, 16 urtetik gorakoa izan behar da, Euskadiko edozein liburutegi publikotako txartela izan eta prestakuntza- edo ikerketa-prozesuren batean egon behar da. Udal liburutegian eskatu behar den txartel pertsonal baten bidez sartzen da azpiegiturara.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo