Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/7/23

Udako ordutegiak kirol instalazioetan

Ermuko Udaleko Kirol Sailak datozen asteetan kirol instalazioetan izango diren ordutegien inguruko informazioa bidali die abonatuta dauden pertsona guztiei.

Uztailaren 27an, asteartea, Miguel Angel Blanco udal kiroldegia eta Aritzmendi gunea (pilotalekua eta padel pistak) itxita egongo dira, herriko jaieguna dela eta. Asteazkenetik ostiralera, 28etik 30era, biak barne, ohiko ordutegian zabalik egongo dira. Eta uztailaren 31tik abuztuaren 23ra bitartean, kirol-gune biek udako atsedenaldiari jarraiki itxiko dira.

Instalazioak abuztuaren 24an irekiko dira berriz. Abuztuaren 31ra arte (asteartea), ordutegia honako hau izango da: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara; eta abuztuaren 29an, igandea, itxita.

Bestalde, Betiondo kirolgunea itxita egongo da uztailaren 25etik abuztuaren 31ra, biak barne.

Irailerako kirol eskaintza

Kirol Sailak eskaintza integral zabala antolatu du denboraldi berrirako. Irailetik aurrera, kirol-jarduera sorta zabala eskainiko da herrian, unean uneko espezialitate eta joera eskatuenekin, goizetik gauera bitarteko ordutegian.

Pertsona helduentzako proposamenak 20 espezialitate biltzen ditu, edozeinen gustuak asetzeko modukoak: total body training, yoga, zumba, pilates, fitness, ziklo indoor, aerobic, aquagym eta igeriketa, esaterako. Proposamen katalogoan haurrentzako jarduerak ere sartzen dira, hala nola, patinaje, dantza eta igeriketa ikastaroekin.

Helduentzako ikastaroak irailaren 1ean hasiko dira, eta haurrei zuzendutakoak, aldiz, urritik aurrera, eskolako ordutegi osoarekin batera.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo