Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/7/22

Ermua, UNICEFen Haurren Lagun den Hiria

Ermuko Udalak eta UNICEFek hitzarmena sinatu dute gaur, osteguna, gure herria Haurren Laguna den Hiria dela aitortuz. Isidro Elezgarai UNICEFen Euskal Herriko Batzordeko presidenteak eta Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak sinatu dute akordioa udaletxean egindako ekitaldian, eta bertan izan dira Ermuko Udaleko Hiri Hezitzaileko lan-taldea eta Elsa Fuente UNICEFeko Euskal Herriko koordinatzailea.

Bi erakundeek sinatutako lankidetza-hitzarmenak Ermua Haurren Laguna den Hiria dela berresten du, gaurtik 2025eko abenduaren 31ra arte. Era berean, aukera ematen dio Udalari aitorpen hori jendaurrean erabiltzeko, herritarrak informatzeko, sentsibilizatzeko eta dinamizatzeko, haurren parte-hartzea sustatzeko, haurren alde jarduteko bere eskumenen arabera, eta haurrei eta nerabeei buruzko tokiko planaren ezarpenean lortutako jardueren eta lorpenen berri emateko herritarrei.

Haurrak tokiko politiken erdigunean

UNICEFen Haurren Lagun den Hiria izendapenak tokiko gobernuak, beste gizarte-eragile batzuekin lankidetzan, haurren eskubideak babesteko eta betetzen direla bermatzeko egiten duen lanari balioa ematen dio. Halaber, biztanleriaren zati horren errealitatea eraldatzen duten ongizate-politikak ezartzeko etengabeko prozesu baten buru izateko konpromisoa aitortzen du.

Haurren Lagun diren Hirien Sareko parte izateak ikuspegi bera partekatzea eskatzen du: haur eta nerabe orok bere hiri eta komunitateetan erabat garatzeko aukera izatea, haurtzaroaren aurrerabidea guztiontzat aurrerapausoa baita.

Haurren Lagun diren Hiriak hiru ardatz nagusitan oinarritzen dira: haurrak tokiko politiken erdigunean jartzea, haurren eta nerabeen parte-hartzea eta tokiko eragileen arteko aliantzak. Haurren Laguna den Hiria izateak esan nahi du Tokiko Gobernuak konpromisoa hartzen duela ekimenaren bost helburuak lortzeko:

UNICEFen aitorpena jaso ahal izateko, Ermuko Udalak haurren eta nerabeen diagnostiko sakona eta datozen urteetarako plana egin ditu. Bertan, 7 eta 16 urte bitarteko 373 haurrek eta 26 udal-teknikarik parte hartu dute galdera sorta bati erantzunez, beren iritzia eman eta udalerriko egungo egoeraren "argazki" fidagarria egin ahal izateko.

Aldi berean, bi urte baino gehiagoz, Ermua Hiri Hezitzailea taldeak egoeraren azterketa zehatza egin du UNICEFeko teknikari batekin koordinatuta, eta tokiko gobernuak gauzatzen dituen haur eta gazteen baliabideak, programak eta ekintzak islatu ditu. Adierazleen bidez, kolektibo horrek gure udalerrian duen egoerari buruzko informazio kuantitatiboa bildu da, eta haurren eta nerabeen tokiko planarekin, erakundeak datozen urteetan jorratu nahi dituen erronka nagusiei aurrea hartu zaie.

Lan horri guztiari esker, Estatu osoan Haurren Lagunen zigilua lortu duten 342 hirietako bat da Ermua.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo