Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/7/21

Aukeren Azokaren edizio berria antolatu dute herriko merkatariek

Ermuko Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteak (EMOE) Aukeren Azokaren edizio berri bat antolatu du asteazken eta ostegun honetarako, hilak 21 eta 22. Covid-19aren pandemia dela eta, azoka Zubiaurre kalean egingo da, aire zabalean, aurreko edizioan egin zen bezala.

Moda, oinetakoak, osagarriak, elikagaiak, dekorazioa eta kiroletako produktuak saltzen dituzten tokiko dendek hartuko dute parte, besteak beste, Azokaren edizio honetan. Gaur eta bihar 10:00etatik 20:30era bitartean bisitatu ahal izango dira postuak, etenik gabeko ordutegian. Zubiaurreko oinezkoen bidean jarritako postuetan, %70erainoko deskontuak lortu ahal izango dira hainbat produktutan.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo