Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/7/21

Asfaltatze lanak Etxarte zeharbidean eta Zearkalen

Altuna y Uria eraikuntza enpresak Etxarte zeharbideko eta Zearkaleko zati bateko asfaltatze lanei ekingo die ostegun eta ostiral honetan, uztailaren 22an eta 23an. Obren helburua da herriko zati horiek konpontzea eta jatorrizko egoerara itzultzea; izan ere, Lomi Power guneko etxebizitzen sektore berriko euri-urak bideratzeko lanen eragina jasan dute.

Aipatutako bi egun horietan, Etxarte zeharbidea itxita egongo da. Ostegunean asfaltatu aurreko lanak egingo dituzte, eta ostiralean zoladura berria jarriko dute.

Lan hori Iberdrolarekin koordinatuta egingo da; izan ere, energia enpresa Zearkale hornitzen duen linea elektrikoa berritzeko lanak amaitzen ari da. Hala, Etxarte zeharbide osoa eta Zearkaleko zati bat asfaltatuko dituzte; izan ere, gune horretan zanga bat ireki dute, ur-hodi tronkala sartu ahal izateko.

Bide horretan bertan amaitzen ari da, era berean, 'baskula' autobus-geltokiaren ondoan garatu den transformazio-zentro berria, Lomi Powerreko etxebizitza berriei hornidura elektrikoa eman ahal izateko.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo