Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/7/16

Zortzi film abuztuan Ermuan zineaz gozatzeko

Ermuko Udalak udako aire zabaleko zine programazioa antolatu du abuzturako. Udal Kultura Sailak zortzi filmeko egitaraua prestatu du, haurrentzako zein familia osoarentzako film dibertigarri eta abenturazkoekin.

Emanaldiak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, hileko lau asteetan, 22:00etatik aurrera Orbe Kardinala plazan. Euria eginez gero, saioak Santiago parrokia-elizako arkupeetara eramango dira.

Udako zine emanaldietarako aurreikusitako zortzi filmak honakoak dira:

Segurtasun neurriak

Zine-saio guztietan, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea publikoaren gunera sartzeko. Eserlekuak euren artean 1,5 metroko distantziarekin kokatuko dira, eta bizikidetza-unitate bereko pertsonak bakarrik eseri ahal izango dira elkarrekin. 10 urtetik beherako haurrek heldu batekin joan beharko dute.

Proiekzio osoan zehar, publikoa eserita egon beharko da, eta zine-gunea utziz gero, ezingo da berriro sartu.

Ikuskizuna amaitu ondoren, bertaratutakoek eserlekuetan egon beharko dute eta antolakuntzako langileen jarraibideak bete beharko dituzte, gunetik txandakatuta irteteko.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo