Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/6/10

2021eko Bizkaiko Pintxo Txapelketako Herritarren Saria irabazi du Ermuko Kiska tabernak

Bizkaiko Pintxo Txapelketak 2021eko Herritarren Saria eman dio Ermuko Kiska tabernari, pintxoak dastatu dituzten bezeroek lehiaketaren aplikazioaren bidez emandako botoei esker. Andoni Perez Kiska Mojito Clubeko sukaldariak prestatutako Metamorfosis pintxoak 798 puntu lortu ditu tabernetan bertan egin den dastatze fasean, eta, horrela, herritarrek gehien bozkatu duten pintxoaren saria irabazi du.

Metamorfosis txahal-biribila da masa fin batean bilduta, ukitu karraskari bat ematen diona. Gainean, eztiarekin eta belar proventzalekin karamelatutako frutazko dadoak ditu, marrubiz eta jalapeñoz egindako ‘pico de gallo’ saltsarekin eta andere-mahats gorri puntu batekin, ñabardura mingarri eta garratza emateko, honela, gozotasuna uztartzeko eta leuntzeko.

Andoni Perez pintxoaren sortzaileak gaineratu duenez, mokadua kabi batean aurkezten da, beldarrei erreferentzia eginez, bertan tximeleta bihurtzen baitira. Hori guztia sukaldariaren “emaitza handiak lortzeko urrats txikiak ematea” filosofiaren barruan kokatzen da.

Ekainaren 8an, asteartea, jaso du saria Perezek, Juan Carlos Abascal alkatearen eskutik; izan ere, antolakuntzak lehiaketako diploma banaketan parte hartzera gonbidatu du alkate ermuarra.

Aipatzekoa da, Kiskaz gain, Ermuko beste lau establezimenduk ere parte hartu dutela txapelketan: Amatxik, Giroak, Sagarrak eta Mendiolak. Azken taberna hori lehiaketako finalista izan da; izan ere, Jose Manuel Rodriguez sukaldaria hamar onenen artean sailkatu da Txerritxo sorkuntzarekin.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo