Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/5/4

Ermua kolore laranjan: udalerria itxita eta ostalaritzan nahiz kirolean mugak edukitzea saihestu

Osasun sailak atzoko astelehenean Ebazpena eman zuen, Covid-19ari aurre egiteko prebentzio-neurriak aldatu eta indartzeko helburua duen martxoaren 26ko 16/2021 Dekretuan, aurreikusitako neurriak aplikatzeagatik eragina izango duten udalerrien zerrenda jakitera emanez. Ebazpena gaur sartu da indarrean, eta arreta berezia eskaintzen die azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 400etik gorako intzidentzia-tasa metatua duten udalerri eta/edo lurraldeei. Ermuak oso gutxigatik ez du zenbaki hori gainditu eta eremu laranjan geratu da, 399,53ko tasarekin. Erreferentzia hori datorren asteko asteleheneko berrikuspena egin arte mantenduko da, nahiz eta bien bitartean aldaketak izan ditzakeen.

Astearte honetatik aurrera, azken 14 egunetan metatutako intzidentzia kopurua 400a gainditu ez denez, ez gara udalerriaren mugen barne mantendu behar. Horrela, Ermuko herritarrok gure herritik irten ahal izango gara gorriz ez dauden probintziako udalerrietara, baita inguruko udalerrietan produktuak erostera edo jarduera fisikoa aire zabalean egitera ere.

Herriko ostalariek bezeroei eta jendeari arreta eman ahal izango diete establezimenduetan, bai barrualdeetan baita kanpoaldean ere, irekitzen dutenetik derrigorrez itxi beharreko 20:00ak arte.

Kirol-jarduerari dagokionez, alderdirik aipagarrienak dira gaurtik aurrera aldagelak eta dutxak -banaka- irekita egongo direla instalazioetara kirola egitera joaten direnentzat; bertan, baimendutako gehieneko edukieraren %35 erabili ahal izango delarik. Era berean, Ermutik kanpo bizi diren erabiltzaileak udal instalazioetara bertaratu daitezke berriro.

Gaurkoan, maiatzaren 4 honetan, Ermuak 436,98ko intzidentzia-tasa metatua du berriz ere, atzo antzemandako 8 kasu positibo berri ezagutu ondoren. Beraz, berriz gorrian gaude. Hala ere, berrikuspena astean behin egingo da, eta ez hurrengoa da datorren astelehenera arte (maiatzaren 10era arte) egingo.

Erkidegoa osatzen dugun hiru lurraldeetatik bi itxita gaude –Gipuzkoa eta Bizkaia – mugikortasun horren barnera mugatua dugu, bakoitzak bere lurralde historikoaren edo probintziaren barruan, 100.000 biztanleko 400eko tasa gainditzeagatik. Araba bakarrik dago kopuru horren azpitik.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo