Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/5/4

Lorcarekin topaketa imajinarioa 'Los olivos pálidos' antzezlanaren eskutik

Federico García Lorcak kultura unibertsalaren figura erakargarri eta magikoa izaten jarraitzen du, gerren zentzugabekeriaren ikur bihurtu dena. Ildo horretan, tokiko La Red Teatro konpainiak Los olivos pálidos antzezlana aurkeztuko du, Granadako poetaren eta Frasquitaren, Bernarda Alba pertsonaia ezaguna inspiratu zuen emakumearen, arteko irudizko topaketa posible egiten duen muntaia. Ez da gogorkeriarik gabeko topaketa bat, alderantziz baizik, biek "bi Espainiak" izenda genitzakeena sinbolizatzen baitute.

Frasquita Albak Lorcaren obrako Bernardarekin zerikusi gutxi zuela diote. Orain, Federicok haren historia bere idazkietara eramateko bere lizentziak hartu zituen bezala, Los olivos pálidos lanak Frasquitari Alba familia unibertsaleko amaren nortasunaren zati handi bat emateko lizentzia ere hartzen du. Horrela, idazlearen haurtzaroko gauzak gogoratuko dira, tragikoak nahiz dibertigarriak.

Juanma Cano ermuarrak idatzi du antzezlana, eta Maite Lorenzo aktorearekin, Nerea Ariznabarretarekin, pianoan, eta Enrique 'El Vaca' gitarra jolearekin batera igoko da oholtzara. Mikel Areitioaurtena eta Juanjo Perez ermuarrak arduratuko dira, hurrenez hurren, emanaldiaren zuzendaritzaz eta argiztapenaz.

Los olivos pálidos ostiral honetan, maiatzaren 7an, taularatuko da Ermua Antzokian 19:00etan. Sarrerak 8 eurotan daude salgai Lobiano Kultur Gunean eta Kutxabanken webgunean.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo