Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/5/3

OLHUIko ikasle batek komiki lehiaketa irabazi du aniztasuna lantzen duen lan batekin

Endika Perezek, Ermuko eta Mallabiko Oinarrizko Lanbide Heziketako Institutuko mekanizazio taldearen lehen mailako ikasleak, haur eta gazteentzako tokiko komiki lehiaketaren bigarren edizioa irabazi du. Udal Liburutegia izan da antolatzailea eta aniztasuna proposatu du aurtengo edizioan. Gazteak "Mike=Carol" izeneko lana aurkeztu du, eta horrekin saria eskuratu du.

Herriko liburutegiak komikiak sortzeari buruzko tailerrak antolatu eta koordinatu zituen abenduan -hilaren 2an eta 3an-. Ikastetxeak dituen hiru espezialitateetako ikasleek parte hartu zuten horiietan. Martxoa eta apirila bitartean -15etik 26ra bitartean- gazteentzako bigarren lehiaketa deitu zuen udal liburutegiak, aniztasunaren gaia proposatuz. Ikasleek ikasgeletan lan egin dute, eta, zehazkiago, orientazio- eta tutoretza-eskoletan, kudeaketa emozionala eta aniztasuna bezalako ikasgaiak landu integratzaile sozialarekin.

Irakasleak pozik agertu dira ekimenean eta hortik eratorritako jardueretan parte hartzearekin, aukera ematen baitute, konpromiso eta parte-hartzeari buruzko balioak lantzeko eta finkatzeko, espezialitate bakoitzeko ezagutza espezifikoez gain. Lehiaketa joan den astean -hilaren 26an- itxi zen eta epaimahaiaren erabakia ostiralean -30ean- ezagutarazi zen. Irabazleak haririk gabeko entzungailuak eta generoko liburu sorta bat jasoko ditu.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo