Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/4/30

Haur eta gazteentzako II. Komiki Lehiaketa ebatzi eta garaileak ezagutarazi dira

Guztira 28 lan aurkeztu dira Ermuko Udalak liburutegiaren bitartez antolatu duen haur eta gazteentzako Komiki Lehiaketaren bigarren ediziora.

Bederatzi (9) neskak eta hemeretzi (19)  mutilek parte hartu dute lehiaketan, euren lanik onenak aurkeztuz. Kike Infame eta Martin Azpilikueta komikietako adituek eta Udal liburutegiko langileek osatu dute epaimahaia, eta bi kategorietarako irabazleak hautatu dituzte.

Sariak honako hauek dira: haurren kategoriarako marrazketa-materiala eta gazteen kategoriarako haririk gabeko entzungailuak, baita euren ikastetxeetarako komiki sorta ere. Zorionak!


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo