Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/4/30

Industrietako paper- eta kartoi-bilketak nabarmen egin du gora

Gaur egun, Mankomunitateak hilero 40.000kg paper eta kartoi biltzen ditu Debabarrena eskualdeko enpresen poligonoetan banatutako 677 edukiontzi urdinetan

Gora egin du orohar bilketa selektiboak martxoan, aurreko urtearekin alderatuta

Mankomunitateak edukiontzi urdinak doan jartzen dizkie papera eta kartoi hondakinak birziklatzeko eta bereizteko borondatea erakusten duten enpresa guztiei, bildutakoa astean behin jasotzen dielarik. Gaur egun, 677 enpresak dituzte Debabarrena Mankomunitateko edukiontzi urdinak.

Enpresek paper eta kartoi kantitatea metatzen dute, eta hainbatek kontrataturiko kudeatzaileak dituzten arren, gehienek Mankomunitateak eskaintzen duen zerbitzua ohi dute erabili. Mallabia, Ermua, Eibar, Soraluze eta Mendaroko industrialdeetan pilatutakoa astelehen gauetan biltzen da, eta Elgoibar, Deba eta Mutrikun, aldiz, astearte gauean.

2019an 404 tona paper eta kartoi bildu ziren, batez beste 33.695 kilo hilean; 2020an 380 tona, batez beste 31.742 kilo hilean, eta 2021eko lehen hiruhilekoan 35.623kg jaso ditugu batez beste. 2021eko martxoan 43.520kg jaso dira, eta kopuru horrek erakusten duelarik jasandako igoera. Paperezko eta kartoizko hondakinak kanpoko enpresekin kudeatzen dituztenek martxoan aurkeztu ohi dituzte bildutako kantitateak, eta, aurten, 72.952 kg paper eta kartoi izan direla adierazi dute.

Mankomunitateak hondakin horien jarraipen espezifikoaren bidez bildu ditu datuak, hondakin desegokirik eman ez zedin. Bere balorazioa positiboa da "eskertzekoa da gure eskualdeko enpresek gaikako bilketan izan duten inplikazioa; izan ere, industrialdeetako bilketa hobetzea funtsezkoa da 2030erako gaikako bilketaren %70eko helburua betetzeko".

Gora egin du orohar bilketa selektiboak martxoan

Bilketa selektiboa martxoan hazi egin zen ia ehuneko 57ra iritsi zen, zehazki, %56,99ra, 2020ko martxoan baino %6,19 gehiago. Datuak positiboak badira ere, Mankomunitateak gogorarazi duenez, "iazko martxoan alarma-egoera eta konfinamendua deklaratu ziren, eta, beraz, hilabete horietako gaikako bilketa ez da adierazle ona bilakaera baloratzeko".

Hala ere, nabarmentzekoa da 2021eko martxoan gaika bildutako materia organikoaren hazkunde handitu egin dela, 444 tonara iritsi arte.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo