Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/4/13

Udalbatzak ezohiko Osoko Bilkuran egingo du asteazkenean

Ermuko Udalbatza asteazken honetan, apirilaren 14an, bilduko da ezohiko Osoko Bilkurarako. Bilera telematikoa izango da, eta 11:00etan hasiko da; bigarren deialdian hasiz gero, 11:30ean. Osoko Bilkura streaming bidez emango da zuzenean Udalaren webgunean eta Youtubeko kanalean.

Osoko Bilkurak zazpi puntu ditu gai-zerrendan, eta, ohi bezala, zinegotziei edozein interes garrantzitsuren berri emateko gonbidapena eginez hasiko da. Jarraian, aurreko bilkurako akta onartuko da, 2021eko martxoaren 10ekoa.

Hirugarren puntuan, Udalbatzaren zerbitzura dauden langileei lansaria igotzea onetsiko da, eta laugarrenean, Udaleko giza-baliabideak arrazionalizatzeko planaren aldaketa. Jarraian, lur publikoetan mahaiak eta aulkiak jartzeagatiko tasaren aldaketak bozkatuko dira.

Saioaren azken bi puntuetan 2020ko Udal aurrekontuaren likidazioa eta aurtengoan gerakinak sartzea izango dira eztabaidagai.

Informazio Batzordea

Asteazkenean bertan, 9:30ean, Udalbatzak Informazio Batzordeko bilera egingo du, eta lau puntu izango ditu gai-zerrendan. Interes garrantzitsuren bat jakinarazteko gonbidapenaz eta aurreko aktaren onarpenaz gain, zinegotziek informazioa jasoko dute 2020ko enplegu memoriaren inguruan. Halaber, ‘Ermua, Hiri Kardiobabestua’ proiektua aurkeztuko da.

Saio hau ere streaming bidez emango da Udalaren webgunean eta YouTube kanalean. Esteka honetan kontsulta dezakezu saioaren dokumentazioa.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo