Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/4/13

Vertigo Rock jaialdia edizio berri eta berezi batekin bueltatuko da

Covid-19aren pandemiaren ondorioz iaz izandako parentesiaren ostean, Vertigo Rock jaialdiak egungo egoera sanitarioari egokitutako edizio berezia antolatu du.

Kultura segurua da lelopean, maiatzaren 21ean hasiko da jaialdia Liherren kontzertuarekin. Donostiako rock taldeak Hemen herensugeak daude azken diskoa aurkeztuko du 19: 00etatik aurrera Ermua Antzokian. Sarrerek 8 euroko prezioa izango dute, eta datorren asteazkenean, apirilaren 21ean, jarriko dituzte salgai, 09: 00etan, Lobiano Kultur Gunean eta Kutxabanken webgunean.

Maiatzaren 22an, larunbatean, agertoki nagusia Orbe Kardinalaren plaza izango da, 12:00etan hasiko den doako programazioarekin. Alfredo eta Iker Piedrafita aita-semeen eta Barricada, Miss Octubre eta Dikers taldeetako kide ohien eta Jon Moma kantautorearen kontzertu akustikoez gozatzeko aukera izango dugu.

18:00etatik aurrera, Rodeo zestoarrek stoner rock klasikoaren erakustaldia eskainiko dute, eta jaialdia amaitzeko, Bala neska bikoteak bere rock bizia eta grunge nahasketa eskainiko du.

Kontzertu guztiek higiene- eta osasun-neurri zorrotzak izango dituzte jaialdiaz modu seguruan gozatu ahal izateko egungo testuinguru epidemiologikoan. Edukiera mugatua izango da bai Ermua Antzokian eta baita Orbe Kardinalaren plazan ere; azken kasu horretan, doako formatua denez, lekua erreserbatzeko garaiz joatea gomendatzen da.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo