Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/4/13

Ermuak udal proiektuekin izandako esperientziaren berri eman du 'Wake Up, Spain' foroan

Ermuko alkateak ‘Wake Up, Spain’ foroan parte hartu du. Foro hori ‘El Español’, Invertia eta D+I enpresek antolatu dute, eta atzotik gauzatzen ari dira Madrilen. Juan Carlos Abascal FEMP delakoaren (Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federazioaren) ordezkari gisa egon da, bertako kide baita Informazio Gizartearen, Berrikuntza Teknologikoaren eta Agenda Digitalaren Batzordean. Gobernuko presidenteak 'Wake Up, Spain' ekitaldia inauguratu zuen atzo. Pedro Sanchezek berreskuratze-, eraldatze- eta erresilientzia-planaren parte izango diren inbertsioen eta neurrien berri eman zuen, baita ‘Next Generation’ delako planaren funtsena ere. Diru hori eraldaketa horri ekiteko aukera bihurtuko da, eta ezinbestekoa izango da eragile publiko, pribatu, gizarte-eragile eta enpresa-eragile guztien inplikazioa eta parte-hartzea.

Alkateak ekitaldian parte hartzea ohorea eta ardura dela adierazi du. Pedro Sánchez presidenteak inauguratu zuen atzo foroa, eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (ELGA) idazkari nagusiak itxiko du ostegunean. Foro horretan parte hartzen ari dira, besteak beste, 8 ministro, 8 presidente autonomiko, 8 alkate, eragile sozial, enpresa, sindikatu eta unibertsitateko ordezkariak, eta abar. 'Next Generation' funtsek gure herriaren eta gure gizartearen eraldaketan izango duten aukeraren inguruan hausnartu eta ideiak biltzea izan da ekitaldiaren xede nagusia. 

Juan Carlos Abascalek administrazio publikoetako digitalizazioari buruzko hausnarketen topaketan parte hartu zuen bart arratsean. Gobernuak Covid-19 eragindako pandemiari eta eragin dituen ondorioei aurre egoteko abian jarritako berreskuratze-, eraldatze- eta erresilientzia-planaren ardatzetako bat da. Prozesu horrek herritarrak erdigunean jarri behar ditu, eta administrazioak dituen datuek eskaintzen duten potentzial guztia baliatu behar du. Ermuko ordezkariak zuntz optikoaren jarri eta hedatzeko proiektuaren adibidea kontatu zuen. Proiektu bultzatzailea, epe luzerako gure berrikuntza-estrategiaren zeharkakoa, bestela Ermura etorriko ez ziren enpresak erakarri eta enplegua sortzeko aukera eman diguna, Izarra Centre-rekin batera. Ekintzailetza lantzea, talentua atzematea eta atxikitzea. Eta gure industria-enpresek 4.0 industriaren bidez lehiatzeko aukerak eduki ditzatela ahalbidetzen duen baliabidea.

J. Carlos Abascal: 'Aldaketa ez da posible pertsonak kontuan hartu gabe eta erakundearen eta bere balioen kultura aldatu gabe'

Abascalek gehitu zuenez Covid-19ak Interneteko konexiorik gabe eta eten digitala deritzanagatik desabantailan egon diren herriko 60 haur konektatzeko aukera eman digu, udalaren esku-hartzeari esker. Era berean, adineko pertsonek bideokonferentziak egin ahal izan dituzte euren senideekin, elkar entzun ezezik elkar ikusiaz konfinamenduan zehar. Eta, era berean, posible izan da telelana egitea eta tresna hori etxeko zeregin ta ardurekin bateratzeari gehitzea. Zuntz optikoak, gainera, aukera berriak sor diezazkiguke adinekoei arreta emateko eremu soziosanitarioan, haien errutinak monitorizatuz eta etxean zuzenean arreta emanez; hirigintza- eta ingurumen-arloan biki digitalak sor ditzake. Trakzio-proiektu horrek, arlo digitalean, bizi dugun paradigma-aldaketaren aurrean ditugun etorkizuneko erronka askori heltzeko aukera ematen digu.

Zahartzearen erronkari berrikuntza soziosanitarioaren bidez heltzea. Etxebizitza-politika berriak diseinatzea, gure kasuan bizitegi-irtenbide berriak bilatzeko alokairu babestuko apartamentu publikoen bidez. Herritarren konfiantza berreskuratzea, gure kasuan Europako Kontseiluak gobernu onaren arloko bikaintasunaren Europako zigilua lortuz. Zeharkako proiektuak epe luzerako berrikuntza-estrategia baten baitan txertatuz. Horri esker, Espainiako Gobernuak zientziaren eta berrikuntzaren hiri-saria eman digu, eta Espainiako zientziaren eta berrikuntzaren hirien Innpulso Sareko buru izan gara Viladecansekin batera. Estrategia horren atzean, ibilbide luzea dago hiri-eraldaketaren arloko ezagutzari, inbertsioei, arriskuari eta emaitzei dagokienez, erreferentzia izateko administrazio elektronikoan, berdintasunean, lankidetza publikoan eta pribatuan, automobilgintzaren sektorean berrikuntza ahalbidetzeko (Automotive Intelligence Centre, kasurako). Hori guztia ezinezkoa izango da pertsonak kontuan hartu gabe eta lantzen ari garen erakundearen eta haren balioen beharrezko aldaketa kulturala egin gabe. Taldeetatik onena aterako duten liderrak izateko, non taldean, proiektuen arabera eta zeharka lan egingo dugun, ditugun sinergiak eta aukerak aprobetxatzeko. Bide luzea, zaila eta arriskugarri da, baina arriskurik handiena ezer ez egitea litzateke.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo