Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/4/13

Sutegi Antzerkiak 'Las aventuras del buen Soldado Svejk' lana aurkeztuko du

Sutegi Antzerkia talde ermuarrak Las aventuras del buen soldado Svejk antzezlana taularatuko du ostiral honetan, apirilaren 16an. Austro-hungariar estiloko ikuskizuna Lehen Mundu Gerran kokatutako belizismoaren aurkako alegatu bat da, eta Jaroslav Hasek egile txekiarraren izenburu bereko eleberri satirikoan oinarritua dago.

Josef Svejk protagonistaren izaera lasaiak eta bizkortasunak gainerako pertsonak barregarri eta zentzugabekeriaren ispilu aurrean jartzen ditu, indar militarrak eta, oro har, gizartea deslegitimatuz.

Publikoak momentu atsegin bat pasatu dezan, gogoz ekin dio Sutegi Antzerkiak proiektu honi, eta obrak kontatzen duenaren zein zatitan koka daitekeen hausnartu ahal izango du.

Antzezlana ostiralean 19:00etan hasiko da. Sarrerak 8 eurotan daude salgai Lobiano Kultur Gunean eta Kutxabanken webgunean.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo