Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/4/7

Larunbat honetan, Arratsaldean Kontu Kontari Lobiano Kultur Gunean

Ermuko Udal liburutegiak Arratsaldean Kontu Kontari ipuin zikloaren saio berri bat antolatu du larunbat honetarako, apirilak 10.

Ipuin zopa izenburua izango du kontaketak, eta euskara hutsean garatuko da. Birjiñe Albira kontalaria arduratuko da 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa dinamizatzeaz.

Ekimena Lobiano Kultur Gunean izango da 17:30etik aurrera. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da, Covid-19aren prebentzio-neurriak direla eta, edukiera 15 haurretara murriztu baita. Izen ematea aurrez aurre bete daiteke liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakian, WhatsApp bat bidaliz (https://wa.me/34943179212) edo e-mail bat bidaliz biblioteca@udalermua.net helbidera, haurraren izen-abizenak eta adina adieraziz. Tokiak izen-emate ordenaren arabera esleitzen dira.

Etenik ez sortzeko puntualtasuna eskatzen da. Era berean, derrigorrezkoa izango  da maskara erabiltzea haur guztientzat.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo