Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/4/6

Ordaindu 40 euro eta gastatu 50 herriko dendetan

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOE) gaur jarriko ditu salgai herriko dendetan kontsumitzeagatik 10 euroko deskontua izango duten bonuak. Horrela, sektoreari bultzada eman nahi zaio.

Bonu bakoitzak 40 euroko prezioa du, eta 50 euroko erosketak egiteko aukera eskaintzen du. Tiketa 25 euroko bi zatitan banatu ahal izango da bi erosketa egiteko. Kanpainan, askotariko produktu-eskaintza duten tokiko dozenaka establezimenduk parte hartzen dute.

Kanpaina gaur, apirilak 6, hasiko da eta maiatzaren 8ra arte luzatuko da. Ermuko bonuak Lobiano Kultur Gunean eros daitezke astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara (Pazko Aste honetan, goizez bakarrik), izakinak agortu arte.

Bonuak 18 urtetik gorakoentzat daude eskuragarri, eta baldintza hori Nortasun Agiri Nazionala (NAN) aurkeztuta egiaztatuko da. Erosle bakoitzak gehienez 2 unitate erosi ahal izango ditu, eta ezingo da beste pertsona batzuen NANekin joan.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo