Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/3/31

Osasunak eta herritarren parte-hartzeak bat egingo dute Ermuan

Osasunaren eta, bereziki, bihotz-babesaren alorretan oinarritutako proiektu berri bati hasiera emango zaio datozen asteetan Ermuan. Bexen cardio tokiko enpresa eta Ermuko Udala elkarlanean ari dira ekimen honen azken xehetasunak zehazteko, eta laster aurkeztuko zaie lan guztia herritarrei.

Ermuan eta ermuarrentzat sortutako eta aurrekaririk ez duen proiektu honek formakuntza eta hezkuntza teknologia berriekin uztartuko ditu, gure herria guztiontzako toki seguruago bihurtzeko. Horretarako, herritarren laguntza ezinbestekoa izango da, Ermuko bizilagunak izango baitira ekimenaren protagonista nagusiak. Adin guztietako herritarrek parte hartu ahal izango dute prestakuntza- eta kontzientziazio-saioetan, eta horiek konponbide integralekin biribilduko dira, espazio publiko seguruagoak bermatzeko. Datozen egunetan xehetasun gehiago emango ditugu proiektuari, faseei, parte hartzeko bideei eta emango diren urratsen inguruan, guztion artean helburu nagusia lortzeko: Ermua herri kardio-babestu bihurtzea.

Izan ere, bihotzeko bat-bateko heriotza gehienak ospitaletik kanpo gertatzen dira. Horregatik, biziraupen handiagoa lortzeko modu bakarra biktimei tratamendu egokia eta goiztiarra ematea da. Bide horretan, Ermuko Udala Bexen cardiorekin ari da lanean, Mondragon Taldeko kide den eta konponbide medikoen fabrikazioan eta merkaturatzean espezializatuta dagoen kooperatibarekin. Pertsonen zaintzarekiko kezka, etengabeko garapena eta berrikuntza dira enpresa honen nortasun-zigilua.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo