Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/2/26

Adinekoentzako entrenamendu kognitiboko berriak Izarra Centren

Burulogy enpresa teknologikoak, Izarra Centre eraikinean kokatzen denak, entrenamendu kognitibokoak burutzeko ikastaro berriak antolatu ditu 55 urtetik gorakoentzat, Ermuko Udalaren babesarekin. Guztira hiru ikastaro eskainiko dira, teknologia berrien bidez erabiltzaileen adimena trebatzeko. Hori horrela, parte-hartzaile bakoitzaren beharretara egokitutako tabletak eta ariketa dibertigarriak erabiliz egingo da prestakuntza.

Hiru ikastaroak astelehen honetan, martxoaren 1ean, hasiko dira eta astelehenero eta asteazkenero egingo dira, 10:00etatik 13:00etara, Izarra Centre eraikineko bigarren solairuan. Parte-hartzaileek entrenamendu-ariketak egingo dituzte gaitasun kognitiboak eta mentalak mantentzeko.

Osasun-larrialdiko egoera dela eta, bertaratzen diren pertsonen segurtasuna bermatzeko neurri egokiak hartuko dira: aretoa eta gailuak etengabe desinfektatzea, saioak hastean tenperatura hartzea, espazioa aireztatzea, parte-hartzaileen arteko segurtasun-distantzia eta eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa.

Hiru ikastaroetako edozeinetan parte hartu ahal izateko, izena eman behar da 943 17 72 45 edo 679 05 26 51 telefono zenbakietara deituz. Informazio gehiago nahi izanez gero, Burulogy enpresaren webgunea kontsulta daiteke, baita Facebookeko eta Instagrameko profilak ere.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo