Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/2/26

'Martxoaren 8ari buruzko adierazpen instituzionala' aho batez onartu da

Ermuko Udalbatzak martxoaren 8ari buruzko 'Adierazpen Instituzionala' onartu zuen astearte honetan, ordezkaritza duten alderdi politiko guztien adostasun eta aldeko botoekin. Agiriak Euskadiko Udalen Elkarteak, Eudelek, proposatutako testu batean du oinarria, eta gure herrian hainbat paragrafo gehitu zaizkio. Aurtengo adierazpenaren ardatza "pertsonen zaintza berdintasunean" da. Lehenengo paragrafoan jasotzen denez, "Pandemiak agerian utzi ditu mugimendu feministak eta emakumeen kolektiboek egiten zituzten aldarrikapenak: giza bizitza zaurgarria da, eta giza ingurunearen eta komunitatearen mende dago erabat. Ezerk ez du bizitzaren zaintza baino garrantzitsuagoa izan behar, pandemiarekin muturreraino prekario bihurtu eta ahuldu den bizitza".

Aurtengo Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira “pandemiak eta haren kudeaketak baldintzatutako urte honetan, aintzat hartu beharra dago emakumeek pandemia eta beraren ondorioak borrokatzeko mundu osoan egindako ekarpena. Zaintzaren ardura emakumeei egokitu zaie, bai zerbitzu publikoetan (osasungintza, hezkuntza, gizarte-zerbitzuak, merkataritza eta elikadura…) bai etxeen barruan, eta batez ere haiek eraman dute krisi sanitario eta sozial honetan funtsezkoak izan diren zerbitzu askoren zama. Emakumeen artean ere banaketa desorekatua da, klase sozialaren, arrazaren eta migrazio-estatusaren arabera. Gainera, kasurik gehienetan egoera prekarioan egindako lanak dira” gehitzen da.

Adierazpenak dioenez “berdintasunik gabeko banaketa horrek, gainkargaz gain, eta hark emakumeen osasunari eta bizi-kalitateari dakarzkien ondorioez gain, zaintza-sistemaren prekaritatea ere azaleratu du, eta lehendik ere bazeuden desberdintasunak areagotu ditu. Gure gizarte-ereduak familiaren, eta, neurriz kanpoko proportzioan, emakumeen esku uzten ditu zaintza gehienak, bai ordainpekoak bai ordaingabeak; oso gutxi ematen dira eremu publikoan. Bestalde, egoera eta estatus okerreneko emakumeek (guraso bakarreko familien buruak, behartsuenak, kolektibo zaurgarrietakoak, indarkeria matxistaren biktimak...) neurri handiagoan jasaten dituzte zaintza-zamaren ondorio negatiboak.

Aurrerago, "udal honek bere eskumenen esparruan hartzen dituen konpromisoak" zehazten ditu adierazpenak:


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo