Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/2/18

'Paseolagun' ekimena martxoan hasiko da, bi talde izanik hasteko

'Berbalagun' jardueraren taldearen koordinatzaileak ohar baten bidez ezagutarazi duenez, 'Paseolagun' proposamen berrirako lehen bi taldeak osatu dira eta jarduerari hasiera emango diote martxoan. Jarduera hiru astean behin egingo da. Hilabete horretan bi topaketa izango dira: asteazkenetan, hilaren 2an eta 23an; eta igandeetan, hilaren 7an eta 28an.

Talde horiek euskara praktikatzeko elkartuko dira, ibilaldia paseoa egiten duten bitartean. Aukeratu dituzten egun-orduak ondokoak dira: astearteetan 18:30ean eta igandeetan 10:00etan. Bi kasuetan, antzinako Patxi tabernaren plazatxoa izango da elkargunea. Jarduera hiru astean behin egingo da. Antolatzaileek hilabete bakoitzeko topaketen berri zabalduko dute aldez aurretik.

Lehen bi egunetan edo txandan (martxoaren 2 eta 7an) Patxi plazatik abiatu eta errekaldeko bidea hartuta, Berano auzoa zeharkatu eta Hanbreko industrialderaino joango dira partaideek. Handik Ermura bueltatuko bidegorritik.

Taldeak eratu badira ere, izen-emateak irekita jarraituko du izena eman nahi duten interesdun gehiagorentzat. Horiek asko badira, taldeak zatitzea aurreikusita dago, parte-hartzaile kopuruari eta gutxieneko segurtasun-distantziari dagokienez, osasun-agintarien gomendioak betetzeko.

Izena emateko, ohiko bideak: Ermuko euskaltegiak, Euskara Sailaren bulegoa edota 663 070 492 telefono zenbakian  eta ermua_berba@aek.eus helbidean.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo