Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/1/13

Odola emateko deialdi bikoitza urtarrila honetan: ostegunean eta larunbatean

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak, Donaser izenekoak, odola emateko saio berriak antolatu ditu gure herrian. Biharko ostegunean izango da lehenengo txanda, urtarrilaren 14an, goizeko nahiz arratsaldeko ordutegian. Euskadiko Transfusioen eta Giza Ehunen Zentroak unitate mugikorra bidaliko du Ermura odola herrian bertan eman ahal izateko, ospitalera joan beharrik izan gabe.

Autobusa anbulatorio zaharraren aurrean kokatuko da, Bizkaia Etorbidean, 09:30etik 14:00era eta 16:30etik 21:00etara bitartean.

Bestalde, datorren larunbatean, urtarrilak 16an, Patxi plazan izango dugu odola emateko aukera, 09:30etik 14:00etara artean.

Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte.

Gaur egun, odola ematea da modu bakarra gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak lortzeko (hematiak, plaketak eta plasma).

Hurrengo txandak kontsultatzeko, ikus ezazu honako webgunea.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo