Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2020/12/15
Ermuko Udal Enplegu Zentroak tailer berri bat antolatu du ostegunerako, abenduaren 17rako. Prestakuntza horretan, parte-hartzaileek Lanbideren webguneak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutu ahal izango dituzte, hala nola ikastaroak, lan-eskaintzak, alertak eta lan-orientazioko bideo-tutoretzak, besteak beste. Era berean, Nire Lanbidenet atala ikusiko da, ematen dituen zerbitzuak hobeto ulertzeko.
Tailerra ostegunean izango da, 09:30etik 12:30era, Izarra Centre eraikinean, bigarren solairuko informatika gelan. Datorren asteazkenean, hilak 23, ordu eta leku berean ere burutuko da ikastaroa.
Interesa baduzu, informa zaitez Enplegu Zentroaren bulegoetan, Konbentukoa kalean, Abiapuntu ondoan, edo deitu 943 17 91 51 telefonora.