Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/12/1

Etxera eramateko eskaintza gastronomikoa Ermuko taberna eta jatetxeetan

Ermuko Udalak herriko taberna eta jatetxeek eskaintzen dituzten zerbitzuen zerrenda egin du, bai lokalean jasotzeko eta baita etxera banatzeko ere.

Orain arte, 11 establezimenduk osatzen dute agenda, baina uneoro eguneratzen joango da. Zerrendan agertzen den informazioa jasotzeko, erakundeak inkesta bat egin du ekimenean parte hartu nahi duten herriko taberna eta jatetxeen artean.

Ekintza honen bidez, herritarrei informazio eguneratua eman nahi zaie, bilaketa errazteko, eta, bestalde, ostalaritzarentzat hain zailak diren garai hauetan tokiko negozioak ikusarazi nahi dira.

Tokiko establezimenduen zerrenda honako hau da:

Lokalean jasotzeko edo etxera banatzeko zerbitzua duten tokiko establezimenduen zerrenda
Taberna/jatetxea Zerbitzua Zerbitzu-mota Egunak Ordutegia Telefonoa Sareak
Giroa Ogitartekoak eta razioak Lokalean jasotzeko Ostegunetik igandera Ostegunetik larunbatera 19:00etatik 21:00etara eta igandean 12:30etik 14:30era 943 03 00 44 Facebook
Mendiola Kafea eta eguneko menua Lokalean jasotzeko Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 15:00etara 943 54 35 80 Facebook
Kiska Txapelketen menu berezia: 2x Taconazo (Pintxo Oro Bizkaia 2019), 2x Colapso (2ºpostua jendearen botoa Bizkaia 2020), 2x Quimera (Euskal Herria 2020eko finalerdietako kidea), 6x etxeko urdaiazpiko kroketak, 2x gazta tarta edo txokolatezko koulant postrea aukeran. Razionak: rabak, torreznoak, kamaina opilak, kroketak, patata biziak/ali oli Lokalean jasotzeko Ostiraletik igandera 12:00etatik 21:00etara 631 17 29 88 edo 632 01 79 52 Facebook 
Jubiletxe Janari lasterra, razioak, plater konbinatuak, hanburgesak, postreak, sushi... Lokalean jasotzeko Ostegunetik igandera Ostegun eta ostiraletan 19:00etatik 21:00etara eta larunbat eta igandetan 13:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 21:00etara 698 94 59 76
Haizea Kafea, razioak, pintxoak, ogitartekoak, oilasko errea, saiheski errea, ukondo errea, etab. Lokalean jasotzeko Egunero, asteartea ezik 09:30etik 14:30era 665 70 28 72 edo 943 17 41 06 Facebook
Buenas Migas Kafea, opilak, gosari-otarrak, bizkotxoak eta etxeko gailetak Lokalean jasotzeko Egunero 09:00etatik 13:00etara 696 20 89 18 Facebook
Sagarra Eguneko menua, janari lasterra, karta, sushi, paella, etab. Etxerako zerbitzua eta lokalean jasotzeko Egunero 12:30etik 15:30era eta 19:00etatik 21:00etara 943 94 68 10 edo 676 53 14 60 Facebook
Batzokia Eguneko menua eta razioak Etxerako zerbitzua eta lokalean jasotzeko Asteazkenetik igandera 7etatik 10:30era 676 89 27 11
Pizzería Capri Etxeko pizzak, hanburgesak, ogitartekoak, fritoak, etab. Etxerako zerbitzua eta lokalean jasotzeko Asteartetik igandera Astean zehar 19:00etatik 21:00etara eta larunbat eta igandetan 13:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 21:00etara 943 03 33 15 Facebook
Urkaregi Eguneko menu osoa astelehenetik ostiralera, asteburuko menuak 10.50 eta 18 eurotan, eta razioak: etxeko fritoak, ukondoa, masailak, bakailaoa, legatza, etab. Lokalean jasotzeko Egunero 12:00etatik 15:00etara 846 08 00 62 edo 630 14 62 65 Facebook
Karikato Kafea, opilak, tostadak, txokolatea, txurroak, zuku naturalak, freskagarriak, gildak, 0,0 garagardoak, etab. Lokalean jasotzeko Egunero 06:00etatik 21:00etara 943 17 27 10 Facebook 
Txalaparta Etxeko janaria Lokalean jasotzeko Egunero 13:00etatik 16:00etara eta 20:00etatik 21:00etara 609 42 27 90 Facebook 
Burduntzi Eguneko menu osoak astelehenetik ostiralera, asteburuko menuak, razioak, kazuelatxoak eta oilasko errea Lokalean jasotzeko Egunero (astearte arratsaldean itxita) 12:00etara 15:30era eta 19:00etatik 21:00etara 943 17 45 43 edo 629 68 80 22 Facebook

Beste taberna edo jatetxeren batek ekimen honetan parte hartu nahi izanez gero, esteka honetan bete dezake inkesta.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo