Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/11/4

Erabilera arau berriak Enplegu Zentroan

Ermuko Udaleko Lan Orientazio Zerbitzuak eta Enplegu Zentroak erabilera arauak moldatu ditu, Covid-19aren ondorioz bizi dugun osasun larrialdi egoerara egokitzeko. Hala, instalazio horiek gehienez ordubetez erabili ahal izango dira pertsonako, eta ordenagailuak erabiltzeko, aldi berean bi pertsona onartuko dira gehienez.

Instalazioetan nahitaezkoa da maskara erabiltzea, eta norberaren higienea zorroztea gomendatzen da; horretarako, Enplegu Zentroak gel hidroalkoholikoa du erabiltzaileentzat.

Zerbitzu hori Konbentukoa kaleko 5. zenbakian dago – udaletxearen eranskinean, Abiapuntuko bulegoen ondoan –, eta herritarrei enplegua bilatzen laguntzen die, lan-orientazioaren bidez.

Zentroak hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie herritarrei. Hona hemen zerbitzu horiek:

Lan Orientazioko Zerbitzua astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara egongo da zabalik. Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 943 17 90 18 telefono zenbakira.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo