Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/10/30

Lan-orientazioko eta prestakuntza digitaleko programa, pandemiagatik langabezian dauden pertsonentzat

Ermuko Udaleko Gizarte Politiken Arloak 3R Tokiko Enplegua izeneko proiektua jarri du abian. Proiektu horren helburua da Covid-19ren ondorioz enplegua galdu duten pertsonei laguntzea, lan-merkatura itzuli ahal izan daitezen.

Proiektua Bizkaiko Foru Aldundiak kofinantzatzen du, Bizkaia Aurrera programaren barne, parte-hartzaileek enplegua aurkitzeko dituzten aukerak areagotzeko asmoarekin.

Programa egingo den lau hilabeteetan – abenduaren 1etik martxoaren 31ra –, hautatutako pertsonek lan-orientazioa jasoko dute banaka eta taldeka, eta beren ezaugarriekin bat datozen enplegu-eskaintzak topatzen ikasteko lan egingo da. Horretarako, inguruko enpresekin harremanetan jarriko dira, eta egiten dituzten kontratuen eta sartzen diren pertsonen ezaugarrien arabera eskura ditzaketen onurei buruzko informazioa emango zaie.

Konpetentzia digitalen inguruko prestakuntza ere eskainiko du programak. Izan ere, Covid-19aren pandemiak agerian utzi du gero eta beharrezkoagoa dela mundu digitalean moldatzen jakitea, bai bizitza pribaturako bai lanerako – etxeko konfinamendua eta telelana, adibidez –. Horregatik, parte-hartzaileek arlo horretan dituzten prestakuntza-beharretan oinarrituta, informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin lotutako ezagutzak eta trebetasunak irakasteko ekintzak antolatuko dira.

Proiektuan parte hartu dezaket?

3R Tokiko Enplegua programan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da honako baldintzak betetzea:

Parte hartu nahi dutenek eta baldintzak betetzen dituztenek azaroaren 2tik aurrera eman ahal izango dute izena proiektuan, Udaleko Enplegu Zentroan, Konbentukoa kaleko 5. zenbakian (lehengo Euskara Zerbitzua). Izen-ematea 943 17 91 51 telefonora deituz ere egin daiteke.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo