Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/10/30

Gazteentzako tailer teknologikoak Ermua Smart City eta Ermua iS Team-en eskutik

Ermuko Udalak lanean jarraitzen du udalerriko haur eta gazteei teknologia berriak hurbiltzeko. Horrela, azaroan eta abenduan bi tailer teknologiko jarriko dira martxan Izarra Centre eraikinean.

Ikastaro hauetako lehena Ermua Smart City teknologia tailerra izango da, 10 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Izarra Centrek Euskadiko eta Espainiako IoT (Internet of things edo Gauzen Internet) lehen laborategi erakuslea hartuko duela aprobetxatuz, Udalaren eta GAIAren arteko lankidetzari esker, gazteak modu dibertigarrian hurbilduko dira gaitzeko teknologia horietara, IOTaz gain, errealitate areagotua eta birtuala, adimen artifiziala eta zibersegurtasuna barne hartzen baitituzte.

Tailerra azaroaren 21ean eta 28an eta abenduaren 12an, 19an eta 26an burutuko da, 09:30etik 13:30era, Izarra Centreko hirugarren solairuan, eta Doplay enpresak emango du. Lehenengo egunean, ordea, Ai!Ene Design tokiko enpresa arduratuko da sorkuntza eta sormen saio bat dinamizatzeaz. Jardunaldi honetan, besteak beste, farolei eta zebrabideei bizitza emango dien Ermua konektatu baterako ideiak lantzera animatuko dituzte gazteak. Aplikatutako teknologia berriek (eraikinak, argiak, kaleak, edukiontziak) jasangarritasuna, bizi-kalitatea eta zerbitzuak nola hobetzen dituzten pentsatzea da helburua. Horrela, etorkizuneko hiria diseinatuko dute.

Ondorengo 4 saioetan hiri adimendun bat eraikiko dute, lehenengo saioan sortutako ideietatik abiatuta eta Lego, sentsore eta mikroprozesadoreen bidez prototipoak diseinatuz.

Tailer teknologikoa amaitzen denerako, IoT erakustokia martxan izango da Izarra Centren, kasu praktikoekin, Industria zein Lurraldeari begira. Horrela, gazteak horren partaide izango dira, beren ezagutza zabal dezaten; izan ere, espazio horrek irtenbideen katalogo bat eskainiko du, hiriei eta enpresei beren baliabideen kudeaketan lehiakorragoak eta eraginkorragoak izateko aukera emango diena.

Ermua Smart City ikastaroan 24 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, bi taldetan banatuta. Izen-emateak 30 euroko prezioa du, Udala arduratuko baita plaza bakoitzak balio dituen gainerako 137 euroak ordaintzeaz, bertan sartzen diren materialengatik (lego piezak, mikroprozesadoreak eta gainerako material teknologikoa). Izena emateko epea zabalik dago azaroaren 17ra arte, eta esteka honen bidez egin daiteke.

Denboraldi honetako bigarren ikastaro teknologikoa Ermua iS TEAM ekimenaren hirugarren edizioa izango da, abenduaren 28, 29 eta 30ean, 11:30etik 13:30era, Izarra Centreko laugarren solairuan. MathMysteryBox Zientzia eta Matematika Dibulgatzeko Elkarteak hiru hitzaldi/tailer eskainiko ditu 11 urtetik aurrerako haurrentzat, eta guraso eta/edo senitartekoekin egon ahal izango dira zientzia eta teknologian murgiltzeko abentura zoragarri honetan. El Internet de las Cosas IoT (euskaraz), ¿Magia o ciencia? (Elebiduna) eta Rompiendo techos de cristal (elebiduna) dira programatutako hitzaldiak.

Plazak 40 parte-hartzailetara mugatuta daude, eta pertsonen artean gutxieneko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak hartuko dira. Ikastaroa guztiz doakoa da partaideentzat, Udalak finantzatzen baitu oso-osorik. Hala ere, abenduaren 4a baino lehen izena eman beharko da esteka honetan plaza erreserbatu ahal izateko.

Lerro hauen azpian, bi ikasturteetako kartelak dituzue ikusgai. Informazio gehiago nahi izanez gero, bidali mezu bat pe@udalermua.net helbidera.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo