Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/10/16

Ur-hornidurako sarea berritzeko obrak egingo dira Gipuzkoa Etorbidean

Gipuzkoako Urak ur-hornidura sarea berritzeko lanetan hasiko da datorren astelehenean, urriak 19, Gipuzkoa Etorbidean. Construcciones Alzola enpresa arduratuko da obra egiteaz; lau hilabete iraungo dute lanek, gutxi gorabehera, eta 169.107,25 euroko aurrekontua izango du.

Proiektuak Gipuzkoa etorbideko 17 eta 37 zenbakien arteko kalearen bi aldeetako ur-hodiak berritzeko beharrezko jarduerak aurreikusten ditu, egungo fibrozementuzko hodiak ordezkatu ahal izateko. Izan ere, Kontsortzioak garrantzitsutzat jotzen du zaharkituta edo hondatuta dauden sareak pixkanaka berritzen joatea.

Honako lan hauek egingo dira nagusiki: eraispenak, zangak hondeatzea eta betetzea, hodi orokorrak eta adarrak instalatzea eta lotzea, fabrika-obrak egitea eta zoladurak berriro jartzea.

Zangak espaloietan eta galtzadan egingo dira, gutxi gorabehera 674 metro linealeko luzera duten hoditeria berriak instalatu ahal izateko. Horrela, kaltetutako hartune guztiak berrituko dira eta etorbidearen alde bakoitzeko adarrak lotuko dira uraren zirkulazioa errazteko.

Hiribideko zenbaki bakoitietan, hodi berriak instalatuko dira, gaur egungoak martxan mantendu bitartean; zenbaki bikoitietan, berriz, behin-behineko desbideratzea beharko da.

Obrak amaitu ahala, zangak ireki eta ixteak eragindako eremu guztiak garbitu eta birkokatuko dira. Halaber, lanak amaitu ondoren eta zerbitzuan jarri aurretik, presio-probak egingo dira, bai eta horiek desinfektatu ere.

Ur Kontsortzioak informazio-kartelak jarriko ditu obra horien eragina jasango duten atarietan.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo