Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/10/16

'Elon' egonkortu eta hazten doan enpresa, Izarra hazitegian hasitakoa

Andoni Iribar eta Pablo M. Alonso gazteek sortutako eta Ermuko Izarra zentroko mintegian ernaldutako ‘Elon Smart Tech' izeneko enpresak sendotzen jarraitzen du eta pertsona-kopurua gehitzen proiektura. ‘Elon’ek teknologiaren bidez hiriak eta bere kudeaketa eraldatu nahi ditu. Enpresak hiru bazkide berri gehitu ditu -Jon Duo, Alain Hinojosa eta Patxi Marco- eta Elon Energías Renovables' sortu du dibertsifikatu eta bere burua finantzatzeko.

'Elon' da Ermuko airearen kalitatea neurtzen duten hiru estazioak –Kaltxango, San Lorenzo eta Okin Zuri- garatu eta instalatu dituen enpresa, baita Debabarreneko eta Debagoieneko hainbat herrietan (Eibar, Bergara Mallabia, etab.) eta Durangaldean (Elorrio, Iurreta, etab…) edo Leioan (Nerbioi ibaiaren eskuinaldean) jarritakoak.

'Elon' nahiko hasi berri den 'startup' bat da, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabilera intentsiboaren bidez merkaturatzen ditu produktuak eta/edo zerbitzuak. Gaur egun, EAEko epizentroan kokatuta dagoen eta probintziako 3 hiriburuekin, Izarra Centren, ondo komunikatuta dagoen eraikinean dago kokatuta, eta "bizi garen hiri-ingurunea adimentsuago bihurtzeko teknologia sortzen du". Horren definizio tekniko eta teorikoa mundu digitala finkatzea da, gaitzeko teknologien bidez – Gauzen Internet (IoT), datuen analitika, ikusmena eta adimen artifiziala–. Praktikan, honako hauek neurtzen dituzten sistemak garatzen ditu: kontsumo energetikoa eta argiteria publikoaren efizientzia, toki jakin batzuetako airearen eta partikulen kalitatea, kaleko zarata- eta kutsadura akustikoaren mailak edo zenbait lekutara bertaratutako pertsonen kopurua.

'Elon'ek airearen kalitatea -besteak beste- neurtzen duten estazioak garatzen eta instalatzen ditu

Hasierako proiektua hazi eta sendotu egin da.Horren ondorioz, inbertsio berri eta handiagoei aurre egin behar izan diete, baliabide propioekin bakarrik ezinezkoa izanik aurre egin. Hala ere, 'Elon'ek aurrera jarraitzen du eta tinko eusten dio sendotze-prozesuari, zuhurtziaren filosofiak gidatuta: bere jarduma ez du bilatzen eta ez du zentratzen edozein 'startup'-i aurresuposatzen zaion produktu azkar eskalagarri batean. Gure udalerriak, kaleak, eraikinak, etxebizitzak eta enpresak modernizatzeko zerbitzu integralak eskaini nahi ditu. Eta horrek malgutasuna eta proiektu bakoitzaren behar zehatzetara egokitzea eskatzen du. Proiektu bakoitzari egokitutako erritmoak eta kronogramak. Bere finantziazio beharrei aurre egiteko 'Elon Energia Berriztagarriak' atala sortu zuen. Horrekin diru-sarrerak lortu dituzte eguzki-panelen bidez, eta autonomia fotovoltaikoa ahalbidetzeaz gain, datuak monitorizatzeko osagai adimendunak edo osagarriak ere erantsi dituzte. Onurak hirietako egunerokotasunarekin lotutako berrogei aldagai inguru neurtzen dituen software oso bat garatzeko inbertitu dituzte. Kontsumitzen den energia; argiteria publikoaren datuak optimizatzeko, kutsadura eta airea, zarata edo trafikoarenak esaterako.

'Elon'ek gure udalerriaren eta enpresa-haztegiaren laguntza jaso zuen bere enbrioi-proiektua gauzatzeko. Ermuan hazi, sendotu eta zabaldu egin da, eta gurean dugun banda zabal eta ultra-azkarreko zuntz optikoko 'Fibermua' udal-sarea oso lagungarri izan du, bere balio erantsi handiagatik.

'Elon’ enpresal ‘El Correo 'egunkariak antolatzen duen 'B-Venture' (Business Ventura) azokan parte hartuko du datorren astean. Iparraldeko ekimenik handiena da, eta 60 korporazio, inbertsio fondo eta enpresa baino gehiagok hartuko dute parte Euskalduna jauregian, datorren asteartean eta asteazkenean. Erakusleiho ezin hobea produktuak aurkezteko eta ezagutzera emateko.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo