Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/10/15

'Loiolak' Lomi Power unitateko 45 etxebizitza publikoak zozketatu zituen atzo

'Loiola Gestion Inmobiliaria, S.M.' sustatzaileak ‘Lomi power' unitatean –BI-3344 errepidearen ezkerraldean, Areitioko igoeran– eraikiko dituen etxebizitza publikoak zozketatu zituen bart arratsaldean, Etxebide euskal etxebizitza zerbitzuan izena emanda dauden interesdunen artean. Zozketa publiko horrek behin-behinekotasunez esleitu zituen 45 etxebizitzen erosketa: babes Ofizialeko 18 etxebizitza (BOE) eta beste 27 tasatu. Zozketa Ermua Antzokian egin zen eta bertan izan ziren Juan Carlos Abascal herriko alkatea, Juan Luis Prieto Rubio Ermuko notarioa eta Marta Álvarez zuzendari komertziala, eta zuzeneko hogei bat ikusle.

Gure udalak ekitaldia streaming bidez zuzenean eskaini zuen Youtubeko kanal korporatiboan, eta emisio horrek 119 ikusle bildu zituen jarraipen eta/edo kontzentrazio handieneko unean.

Juan Carlos Abascalek gogora ekarri zuen Udalak, sozietate publiko baten bidez, lurzorua erosi eta enpresa lekuz aldatu zenetik, unitatean izaniko gora-beheren prozesua, eta, hainbat urtez geldi egon ondoren, 'Loiola' sustatzaileari esleitu ziotela, espazio hori bizitegi eta errealitate bihurtzeko. Marta Alvarez zuzendari komertziala izan zen esku zuria eta bolak atera zituena bonbotik. Esleipendun izan direnena eta ordezkoen zerrenda osatuko dutenena.

Jarraian, ekitaldiko bideoa osorik uzten dizuegu.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo