Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/10/15

Gobernantza onaren 12 printzipioei buruzko inkesta herritarrentzat

Ermuko Udala Gobernantza arloko Europako Bikaintasun Zigilua (ELOGE) berritzeko aurkeztu da. Zigilu hori 2017an lortu zen lehen aldiz. Proiektu honek udal-gobernantzaren hobekuntza bultzatu nahi du, Udalaren ebaluaziotik abiatuta, Gobernu Onaren 12 printzipioen arabera: irekitasuna eta gardentasuna, jokabide etikoa, berrikuntza, kontuak ematea edo epe luzerako jasangarritasuna, besteak beste.

Aitorpen hori lortzeko, ekarpenak jaso behar dira bi ikuspegirekin: bata, udalerrian bizi diren pertsonena, eta bestea, Udaleko langileena. Bi azterlanen emaitzak oinarri gisa erabiliko dira tokiko demokrazia garatzen jarraitzeko.

Ildo horretan, Udalak galdetegi bat prestatu du, herritarrek tokiko demokraziaren izaera ebaluatu ahal izan dezaten. Tresna horren bidez, Ermuko herritarrek erakundeari buruz duten ikuspegia eman ahal izango dute, gobernantza onaren 12 printzipioei dagokienez.

Covid-19aren pandemiak eragindako egungo ezohiko egoera dela eta, zaila da elkarreraginean jardutea eta Udaleko gobernantzaren ebaluazio-prozesua hainbat eragilerekin partekatzeko espazioak ezartzea. Koronabirusa bera behartzen ari da pixkanaka hartzen ari ziren berrikuntza- eta eraldaketa-prozesu jakin batzuk bizkortzera.

Horregatik, erakundeak herritarren laguntza eskatzen du galdetegia betetzeko eta hainbat sentsibilitate eta ikuspuntu desberdin jasotzeko; izan ere, informazio baliotsua eskainiko dute, garrantzitsuak diren alderdiak hobetzeko ekintzak egiteko.

Gogorarazten dizuegu inkesta borondatezkoa dela eta biltzen den informazio guztia anonimoa izango dela; beraz, ezin izango dira banakako erantzunak identifikatu.

Urtearen amaieran, jasotako datuak eta parte hartzeko eta ebaluatzeko prozesu horren emaitzak aurkeztea espero da.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo