Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/10/6

Ermuko Berbalagun egitasmoa abian da

Aurtengo ikasturtean parte hartzeko izen-ematea zabalik dago jada

Euskararen erabilera bultzatu eta indartu nahi duen Ermuko Berbalagun egitasmoak zabaldu berri du doako matrikulazio epea eta interesa duten pertsona guztiek badute ekimen honetan parte hartzeko aukera. Ermuko Berbalagunek euskara praktikatzeko eta bizitzeko aukera ematen du. Horrela, Berbalagunak 5-6 pertsonako taldeetan elkartzen dira, taldeak berak aukeratutako orduan, tokian eta egunean. Gutxieneko konpromisoa, astean ordu bat izaten da. Barbalagun egitasmoan edozeinek parte hartu ahal du. COVID-19 eragindako egoera honek egitasmoa ez du geldituko bainabai taldeak txikiagoak izatea ekarriko du, talde egonkorrak eta segurtasun neurri guztiak bete beharko dituztenak.

Horrela, Berbalagun kide izateko euskaraz berba egiteko gogoa baino ez da behar, euskara ikasten daudenenentzat eta euskaraz ondo hitz egiten dutenentzat ere zuzenduta baitago. Beraz, euskara hobetu nahi duten pertsona guztiek; Berbalagun egitasmoan aukera “paregabea” dute: mintzamenean konfiantza edo hitz-jarioa nahi dutenek, edota euskaraz ondo moldatzen direnek eta berba egin nahi duenari laguntzeko prest daudenek.

Hortaz, Berbalagunen parte hartu nahi duten pertsona guztiek ermua_berba@aek.eus emailera idatzi edota 663 070 492 telefonoa deitu egin behar dute. Horrez gain, Udal Euskaltegian, AEK Kaltxangon edota Ermuko Udal Euskara Sailean ere informazioa jaso dezakete. Ermuko Berbalagun egitasmoan parte-hartzea dohainik da.

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo