Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/9/24

Juanita Ibaibarriaga euskarazko Literatur lehiaketaren XXVII. edizioa zabalik

Udal Euskara Sailak Juanita Ibaibarriaga literatur eta erreportaje lehiaketaren hogeita zazpigarren edizioa aurkeztu eta zabaldu du. Lehiaketaren xedea ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da.

Aurreko urteetan bezala, Lehen Hezkuntza zein Bigarren Hezkuntzako ikasleek parte hartu dezakete eta 400 € banatuko dira sarietan: Lehen Hezkuntzako kurtso bakoitzeko 40€ eta Bigarren Hezkuntzako kurtsoko 60€, hurrenez hurren.

Lanak, azaroaren 4a baino lehen,euskara@udalermua.net posta elektronikora bidali behar dira edota Lobiano Kulturgunera zein Udal Liburutegira eraman daitezke. Baita ikastetxean bertan utzi ere. Idazlana kartazal handi batean sartuko da, egilearen izenik gabe. Barruan eta kartazal txikiago eta itxi batean egilearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa erantsiko dira.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo