Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/9/21

Eskolako materialagatiko laguntzak eskatzeko epea zabalik abenduaren 4ra arte

Kanpainak irauten duen bitartean, Abiapuntu bulegoa etenik gabe irekita egongo da astelehenetik ostegunera 08:00etatik 19:00etara

Ermuko Udalak gaur astelehena, irailak 21, eman dio hasiera udalerriko dendetan eskola-materiala kontsumitzeko laguntza kanpainari. Hala, ikasle ermuar bakoitzak 90 euro jaso ahal izango ditu gehienez, irailaren 1etik urriaren 30era bitartean Ermuko dendetan arropa, oinetakoak, kirol-materiala, eskola-materiala (testuliburuak izan ezik), material informatikoa, betaurrekoak eta lentillak erosteagatik.

Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 4ra arte egongo da zabalik, eta ez da lehentasunik ezarriko dokumentazioa eman den ordenaren arabera. Gutxieneko baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiak onartuko dira, eta, beraz, Udalak interesa duten guztiei eskatzen die lasai joan daitezela Abiapuntu bulegora, abendura arteko epea baitute zerbitzuak ez kolapsatzeko. Izan ere, Covid-19 pandemiak eragindako egungo egoera dela eta, instalazioek gehienez ere lau laguneko edukiera onartzen dute, zentroko langileak zenbatu gabe.

Era berean, hiritarrei eskaerak aurkeztea errazteko eta malgutzeko, Abiapuntu etenik gabe egongo da zabalik astelehenetik ostegunera 08:00etatik 19:00etara bitartean, kanpainak irauten duen bitartean. Ostiraletan, bulegoak ohiko ordutegia izango du, hau da, 08:00etatik 15:00etara.

Ekintza honen helburu nagusia Covid-19ak udalerriko kolektibo ahulenetan eragindako krisiaren eragina murrizten saiatzea da. Hala, ikasturte hasieran familiei, ikasle gazteei eta tokiko merkataritza-establezimenduei laguntzeko, Ermuan eskola-materiala kontsumitzen lagunduko du erakundeak, eta erosketak sustatuko ditu tokiko establezimenduetan, ikasle bakoitzeko 90 eurorainoko laguntzarekin.

Hiru diru-laguntza lerro

Ikasleei emango zaizkien diru-laguntzak hiru lerrotan banatzen dira:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera-orria Ermuko ikastetxeetako ikasle guztiei entregatu zaie. Gainera, dokumentua Abiapuntun, Udal liburutegian, Emakumearen Topalekuan, Lobiano Kultur Gunean, Izarra Centreko ikasketa geletan, Izarra Txikin eta Miguel Angel Blanco kiroldegian jaso ahal izango da.

Eskaerekin batera, libretaren titulartasunaren datuak eta Ermuan 2020ko irailaren 1etik urriaren 30era bitartean egindako gastuen fakturak egiaztatzen dituen agiria aurkeztu beharko dira. Faktura horiek laguntzaren titularraren izenean egin beharko dira, eta erositako produktuak argi eta garbi jaso beharko dira bertan. Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 90 eurokoa izango da ikasle bakoitzeko.

16 urtetik gorako pertsonen kasuan, egiten ari diren ikasketen matrikularen egiaztagiria ere aurkeztu beharko da, eta 25 urtetik gorakoa bada eta langabezian badago, langabezia-egoeraren ziurtagiria ere bai.

Gogorarazi nahi dizuegu bide telematikoa ere erabili ahal izango dela Egoitza Elektronikoaren bidez.

Informazio guztia, eskaerak, epeak, betekizunak eta abar herritarren eskura daude Abiapuntuko gure egoitza elektronikoan, laguntzen eta diru-laguntzen atalean.

'Ermua Aurrera' plan berezia

Familientzako, ikasleentzako eta tokiko saltokientzako laguntza horiek Ermua Aurrera Plan Berezian jasota daude. Plan hori Covid-19 pandemiaren ondorioei aurre egiteko sortu da, eta lau milioi ehun eta hogei mila euroko (4.120.597 €) aurrekontua du. Udaleko talde politiko guztiek aho batez onartu dute plana, eta herritarren ongizatea bermatzea eta osasun-krisiaren aurreko ekonomia-, enplegu- eta kontsumo-jarduerak berreskuratzen laguntzea du helburu.

Planak hiru oinarri ditu: soziala, ekonomikoa eta hirikoa. Eskola-materiala erosteko laguntzak oinarri ekonomikoaren parte dira, ekonomia sustatzeko eta suspertzeko beste ekintza batzuekin batera. Adar horrek 2.628.000 euroko aurrekontua du guztira.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo