Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/9/15

Drama feminista eta animazioa euskaraz aste honetako zine programazioan

Jada iritsi gara irailaren erdialdera, eta Ermua Antzokiak bi zinta berrirekin emango dio jarraipena zine programazioari. Aste honetako agenda ostegunean, hilak 17, hasiko da zineklub saioarekin, eta bertan Papicha, sueños de libertad (2019) filma eskainiko da. Mounia Meddour aljeriarrak zuzentzen du Marwan Zeghbib, Lyna Khoudri eta Shirine Boutella protagonista dituen lana. Aljerian 90. hamarkada da, eta Nedjmak, 18 urteko ikasle batek, Aljer hiri unibertsitarioan ostatu hartu eta estilista bihurtzea amesten du. Aljeriako gerra zibileko gertakari tragikoek zaildu egiten dute bizimodu normala egitea, baina egoerari uko egin eta gauean bere lagun Wassilarekin irtetea ez diotela galaraziko sinesten du. Gaua iristean, hiriko alanbre-hesiaren sareetatik ihes egiten du bere lagun onenekin diskotekara joateko, non bere sorkuntzak saltzen baitizkie 'papitxei', aljeriar gazteei. Herrialdearen egoera politiko eta sozialak okerrera egiten du, baina Nedjmak erradikalen debekuak onartzeari uko egiten dio, eta askatasunaren eta independentziaren alde borrokatzea erabakitzen du, moda desfile bat antolatuz. Papicha, sueños de libertad ostegunean eskainiko da, 20:30ean, jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Sarrerak 3,85 euroko prezioa du, eta esteka honen bidez eskura daiteke.

Igandean, hilak 20, haurrentzako zinemaren txanda izango da Abentura historiaurrean filmaren eskutik. Animaziozko zinta txinatar honek Vick eta bere lagun hartzak aurkezten dizkigu, iraganean harrapatuta geratzen direnak eta buruan gauza bakarra dutela diruditen animaliez inguratuta daudenak: jatea! Gure heroiak banantzen direnean, Briarrek Feifei izeneko otso gazte bat ezagutuko du. Bitartean, Bramble eta Vick istiluetan sartuko dira gizaki primitiboen tribu batek harrapatzen dituenean. Hau abentura bat da, aurrez sekula bizi izan ez dutena! Iraganean betiko harrapatuta geratu baino lehen biltzeko eta itzultzeko gai izango dira? Abentura historiaurrean filmaren proiekzioa 17:00etan hasiko da. Sarrerak 3,05 euroko prezioa du, eta aurrez eros daiteke Ermua Antzokiko leihatila digitalean.

Informazio gehiagorako, ikusi ezazu Antzokiaren mikrositea.

Segurtasun neurriak Ermua Antzokian

Zinema ahalik eta osasun-segurtasun handieneko baldintzetan egin dadin, Kultura Sailak nahitaez bete beharreko osasun-neurri hauek ezarri ditu Ermua Antzokiko aretora sartzeko eta bertan egoteko:


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo