Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/9/7

Helduentzako irakurketa klubetan izena emateko epea zabalik

Ermuko Udal liburutegiak helduentzako euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko, frantseseko eta komikien irakurketa kluben eskaintza mantendu du. Talde horietan parte hartzeko izena emateko epea gaur, astelehena, zabaldu da.

Aldez aurretik liburu bera irakurri duten lagunek osatzen duten irakurle-kluba. Irakurleak testuaz mintzatzeko biltzen dira, iruzkinak egin, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi, obraren testuinguruaz mintzatu, gaiaz, autoreaz, eta abarrez hitz egiteko. Klubak ikasteko eta sozializatzeko gune dira batez ere. Liburutegiaren egitekoa partaide guztientzat liburu edo testuak lortzea eta banatzea izango da. Kasu guztietan saioak pertsona adituek dinamizatzen dituzte.

Aurreko ikasturteko egutegia mantenduko da, beraz, euskarazko saioak hileko lehen astelehenean izango dira, arratsaldeko 19:30etik 21:00etara; ingelesekoak hileko lehen asteartean 19:00etatik 20:30era;  gaztelaniazkoak hileko lehen asteazkenean 19:30etik 21:00etara; komikienak hileko astearte batean 19:00etatik 20:30era; eta frantsesekoak hileko lehen ostiralean 18:00etatik 20:00etara. Euskarazko, gaztelerako eta komikien irakurketa klubak hilean behin bilduko dira, eta ingelesekoa eta frantsesekoa, aldiz, bi hilean behin. Bilera guztiak Lobiano Kultur Gunean egingo dira, eta urriaren lehenengo astean hasiko dira.

Urritik abendura bitartean honako irakurgaiak aurreikusi dira:

Las lecturas previstas para los meses de octubre, noviembre y diciembre son las siguientes:

Doako jarduera eta partaide kopuru mugatua

Irakurketa klubak doako jarduerak dira, baina Covid-19aren prebentzio-neurriek eskatzen duten edukiera murriztura mugatuta daudenez plazak, aldez aurretik izena eman behar da. Era berean, gogorarazten da nahitaezkoa izango dela maskara erabiltzea saioetan.

Parte hartu nahi duten pertsona guztiek, nahiz eta aurreko denboraldietan parte hartu izan, liburutegira deitu behar dute, bertako 943 17 92 12 telefono zenbakira, WhatsAppa bidali lotura honen bitartez edo bertako biblioteca@udalermua.net e-postontzira idatzi eta euren datu pertsonalak bidali (izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia,  harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa ).

Izena emateko epea irailaren 13an, igandea, amaituko da. Plazak zozketa bidez esleituko dira, eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta aurreko urteetan parte hartu ez dutenek. Onartutakoen zerrenda urriaren 14 argitaratuko da webgunean, eta posta elektronikoz bidaliko zaie izena eman duten guztiei.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo