Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/7/21

Adin txikikoak, mendekoak eta gaixoak zaintzeko pertsonak kontratatzeagatik laguntzak eskatzeko prozedura ireki da

Ermuko Udalak laguntza-lerro bat ireki du adin txikikoak, mendekoak eta Covid-19ko gaixoak zaindu eta artatzeko pertsonak kontratatu behar dituzten familientzat. Laguntza horien helburua lana eta familia bateragarri egiten laguntzea da, bikotearen bi ezkontideek lan-jardueran eta jarduera presentzialean hasi behar izan dutenean. Laguntzak dagoeneko izapidetu daitezke Abiapuntu bulegoan, informazioa bertan eskaintzen da, baita udaleko Gizarte Zerbitzuetan ere.

Diru-laguntza horiek bi helburu dituzte: alde batetik, enplegua sustatzea, langabeak lan-merkaturatzen lagunduz, eta, bestetik, familia bateragarri egiten laguntzea; ondorengo arrazoi hauetako bategatik ikastetxeak irailera arte itxita daudelako, mendekotasuna duten pertsonentzako egoitza-zerbitzuetara edo eguneko zerbitzuetara jotzea ezina delako, edo familia-eremuan Covid-19ko gaixoren bat artatu beharra dagoelako.

Langabeak kontratatzeko laguntzek adingabeak (3 eta 10 urte bitartekoak), mendetasun egoeran daudenak (eguneko zentroaren erabiltzaileak edo bizilekuaren zain daudenak) eta koronabirusagatik gaixorik daudenak laguntzeko eta zaintzeko betebeharrei erantzun nahi diete.

Laguntza horiek atzeraeraginezko izaera izango dute –martxotik- eta iraila amaitu arte iraungo dute. Aldi baterakoak eta beste administrazio publiko batzuek helburu horietarako onartutakoen osagarriak izango dira, eta Etxeko Langileentzako Sistema Berezian alta emanda dagoen langabe bat kontratatzeak dakarren kostuaren zati bat ordaintzea izango dute helburu.

Laguntza horiek ematerakoan, eskatzaileen diru-sarrerak eta seme-alaben kopurua hartuko dira kontuan. Gainera, lehentasuna emango zaie guraso bakarreko (ama zein aita izan) familiei, desgaitasuna duten pertsonak dituztenei eta genero-indarkeriaren biktima direnei.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo