Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/7/15

Kalean nahiz etxean, Beldur Barik Jarrera

Emakundek, Foru Aldundiek, EUDELek eta hainbat udalek, horien artean Ermua, Beldur Barik 2020 programari hasiera eman diote. Ekimen honen helburua errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrerak eta portaerak sustatzea da, baita udako hilabeteetan eta aisialdiko inguruneetan ere.

Aurtengo urtea oso berezia izaten ari da, eta osasun-larrialdiko egoerak gure segurtasunik ezak eta zalantzak azaleratu ditu, baina, era berean, gogoeta eragin digu nor garen eta nola bizi nahi dugun, nola egon nahi dugun kaleetan eta etxean, gauez eta egunez, gure bakardadean eta gure ingurunearekin. Ildo horretan, programa eta bere jarduerak testuinguru berrira egokitu dira, Euskadiko gazteen artean Beldur Barik Jarrera bultzatzen jarraitzeko. Izan ere, aukera eta jarduera berrietarako unea da, egokitzen eta aurrera egiten badakigulako, kultura matxistaren eta indarkeria sexistaren adierazpenak iraultzeko helburuarekin, konpromiso pertsonala eta kolektiboa erakusten duten jarrerekin.

Aurten, Beldur Barik hiru puntutan oinarrituko da, lan egiteko eta rolak aldatzen jarraitzeko, amesten ditugun harremanak sortzeko, isiltasunak hausteko eta nahi dugun gizartea eraikitzeko. Lelo nagusiak honako hauek dira:

Horrez gain, Beatriz Gonzalez Rojo euskal ilustratzailearen eskutik, ekimenak irudi berria estreinatuko du, koloreetan oinarritu baita gure gizartearen aniztasuna, intersekzionalitatea eta etnia-, kultura- eta sexu-aniztasuna irudikatzeko eta ikusarazteko. Ilustrazioa hemen ikus daiteke.

Hiru Beldur Barik jarduera

Ildo honetan aurreikusitako ekintza eta jarduera nagusiak honako hauek dira: Eraso sexistarik gabeko uda baten alde kanpaina, Beldur Barik 2020 lehiaketa eta topaketa.

Eraso sexistarik gabeko uda baten alde udako aisialdiko testuinguruetan indarkeria sexistari aurre egiteko pentsatutako kanpaina da. Aurreko edizioetan, herrietako jaietan oinarritu da ekimena, baina aurten, pandemiak eragindako egoera berezia dela eta jaiak ospatzea ezinezkoa denez, udan, oro har, gerta daitezkeen erasoen prebentzioan jarriko da arreta. Garrantzitsua da gazteekin hainbat lan-prozesu sortzea, aisialdiko giro horietan sexu-indarkeria prebenitu eta horri aurre egiteko erantzuna garatzeko. Deialdia gazteei zuzenduta dago modu espezifikoan, baina herritar guztiei zabaltzen zaie, elkarrekin inplikatuta eraso sexistarik gabeko udaz gozatzeko aukera izan dezagun.

Bestalde, #BeldurBarikChallenge ekimena ere bultzatzen ari da, sare sozialen bidezko ekintzak -batez ere Instagram, Facebook eta Tik Tok-, gazteen arteko harremanetarako eta komunikaziorako bide nagusiak bihurtu baitira.


Lehiaketari eta topaketari dagokienez, irailean martxan jartzea aurreikusten da, eta dagoeneko ari dira topaketa modu seguru eta alternatiboan egin ahal izateko aukerak prestatzen.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Beldur Barik-en webgunea.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo