Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/7/6

Gazteen enplegagarritasun programako Oinarrizko Mekanizazioari eta beste hiru osagarriri buruzko ikastaroak

Uztailean eta irailean egingo diren ikastarotan izena-emateko epea zabalik dago. Ikastaroetako bat nagusia da eta beste hirurak horren osagarri dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ermuko Udalak –Tokiko Garapenaren bitartez–lau prestakuntza-ikastarotan eta horren osagarri diren beste hirutan izena emateko epea ireki dute, oinarrizko mekanizazio nagusiaren barne. 2019ko Gazteen Enplegagarritasuna programaren baitako ikastarak dira, 30 urtetik beherakoentzat, Izarra Zentroaren (txikiaren) instalazioetan emango direnak. Ikastarook uztaila eta irailetik-azarora bitartean hasi eta gauzatuko dira. Langabezieran dauden hamabost (15) pertsona ikastaro horietan prestatzeko aukera izango dute, haien trebakuntza hobetzeko eta lan-merkatura itzultzeko aukerak areagotzeko.

Ikastaro horietara Bizkaiko lurralde osoko eta Eibarko 30 urtetik beherako gazteak aurkez daitezke, Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emanda daudenak edo enplegagarritasuna hobetu nahi dutenak. Oinarrizko mekanizazioa da ikastaro nagusia: 300 ordu eta lan-orientazioko 40 ordu izango dituena barne. Beste hirurak horren osagarriak dira eta 20 orduko iraupen laburragoa dute. Izen-emateak aurreikusitako programazioaren arabera daude zabalik; uztailekoetarako, hilaren 10a eta 16a arte, hurrenez hurren. Eta irailerako abuztuaren 21a edo 31 arte.

Ikastaro hauei buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi mezu elektroniko bat hizagirre@udalermua.net postontzira, edo deitu Izarra Prestakuntza eta Enpresa Sustapenerako Zentrora (943 17 90 18).

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo