Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/6/18

Etxetik plazara: normaltasun berrira egokitutako kultur eskaintza

Ermuak kaleko 16 ikuskizun eta erakusketa bat antolatu ditu uztailerako gure udalerriko kultur jardunaren bueltan, 'normaltasun berriaren' baldintzetara egokituta. Askotariko jarduerak daude: antzerkia, pailazoak, musika, dantza, zirkua, bertsolaritza edo artea, haurrentzat zein helduentzat. Aurten 'Santixau' jai nagusirik izango ez dugunez, bestelako programazio bat izango dugu uztaileko asteburuetan. Programazio horren ezaugarri nagusiak honako hauek izango dira: herri-, toki- eta hurbiltasun-kulturarekiko konpromisoa; eszenatoki ezdberdin bi, edukiera kontrola eta ikusleak eserita, maskara derrigorrez, distantzia soziala, higiene-neurriak areagotzea eta doakotasuna.

Herriko taldeek parte hartuko dute eta eszenatokiak San Pelaio parkearen eta Orbe Kardinalaren plazaren artean banatuko da. Joseba Gotzonen 'Burdina eta Abotsa' izeneko eskultura erakusketa izango da ikusgai Lobiano Kulturgunean, uztailaren 1etik 23ra bitartean.

Kaleko jarduera guztiak eserleku batetik gozatzeko diseinatuta daude, eta bertaratzea doan izango da, eta sarrerak aldez aurretik asterbertan banatuko dira. Lehenengo astebururako, ekainaren 29tik aurrera banatuko dira Ermua Antzokiko leihatilan, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara. Txartela aldez aurretik eskuratzen duten pertsonek barrutira eta eserlekura sartzeko lehentasuna izango dute.

Segurtasun eta osasun jarraibideak bermatzeko, espazioa mugatu eta hesitu egingo da leku bietan. Pertsona bakoitzak bere maskara eraman beharko du eta 2 metroko distantzia edo tartea gorde beharko du, bai sarreran baita jarlekuen artean, bizikidetza-unitate berekoak direnak izan ezik, horiek elkarrekin eseri ahal izango baitira.

Ikusleek eserita egon beharko dute funtzio osoan zehar, eta, behin hori amaituta, eserlekuetan jarraitu beharko dute, antolakuntzan dabiltzan langileek emandako jarraibideak bete beharko dituzte, ikuskizunaren eremutik modu mailakatu edo bananduan irteteko.

Programan edukiak eta osasun-segurtasuneko neurrien zerrenda zehatza dituzue.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo