Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/6/15

Normaltasun berrira salto egin du Udal kiroldegiak

Kirolzale ugari gerturatu dira gaur Miguel Angel Blanco Udal kiroldegiko instalazioetara, zabalik baitago hiru hilabeteko etenaldiaren ostean. Osasun-neurri zorrotzak hartu dira eraikinaren eremu guztietan, erabiltzaileen ongizatea bermatzeko eta kutsatzea saihesteko.

Hipopresiboen eta indoor zikloaren klaseek eman diote hasiera normaltasun partzialeko etapa berri honi; horrekin batera, espazioak antolatzeko eta aforoak kontrolatzeko modu desberdinak jarri dira abian. Izan ere, Udaleko Kirol Sailak, tokiko Margube enpresarekin lankidetzan, jarduketa-protokolo bat prestatu du, grafikoki laburbiltzen dena gomendioen fitxetan, uztailaren amaierara arte egingo den jarduera bakoitzerako eta instalazioak berak erabiltzeko.

Hala, eraikineko korridore guztiak gezi bidez seinaleztatuta daude lurrean, pilaketak saihesteko eta erabiltzaileak ahalik eta gutxien elkartzeko.

Jarduera/espazio bakoitzerako osasun-gomendio guztiak ikus ditzakezue esteka honetan.

Ikastaro eta jardueren eskaintza

Kiroldegiak ikastaro eta jarduera egitarau zabala eskainiko du uda honetarako, gaurtik hasita. Osasun- eta urruntze-neurri zorrotzak bete ahal izateko, jarduerak ohiko espazioetatik eremu zabalagoetara lekuz aldatu dira.

Horrela, pista nagusia bitan banatu da Body Power, Zomba, GAP, Cardio Express eta Indoor Ziklo ikastaroak egin ahal izateko. Bestalde, intentsitate baxuagoko gimnastika jarduerak, hala nola hipopresiboak, stretching edo pilates, laugarren solairuko espazio diafanoan egiten dira. Jarduera horiek guztiek 55 minutuko iraupena dute, eta elkarren artean bat ez etortzeko moduan antolatu dira, pilaketak saihesteko.

Gainera, kiroldegian zehaztu diren segurtasun- eta higiene-neurriei esker, kirol-igerilekua ere erabili ahal izango da – Spa gunea, sauna, lurrun-bainua eta solariuma itxita egongo dira –, bai eta jolas-igerilekua (hitzordua eskatuta) eta gimnasioak eta fitness-gelak ere.

Nola eman alta edo baja

Premium eta fitness ikastaroetako erabiltzaileek inskribatuta jarraitu nahi badute, ez dute inolako izapiderik egin behar. Aitzitik, jarduerarekin jarraitu nahi ez badute, baja emateko nahia jakinarazi eta inprimaki espezifikoa bete beharko dute hilaren 20a. larunbata, baino lehen.

Premium tarifari eta fitness jarduerari atxikita ez dauden ikastarogileek, irekieratik aurrera jardueraren bat hasi nahi badute, alta izapidetu beharko dute egin nahi duten ikastarorako. Izena eman eta parte hartu nahi dutenek, baina irailean jarraitu nahi ez dutenek, uztailaren 22a baino lehen eman beharko dute baja. Ekainean kirola egitera itzuli nahi ez dutenek, baina bai irailean, ez dute izapiderik egin behar. Eta, azkenik, lotura mantendu nahi ez dutenek, ez ekainean ez irailean, baja izapidetu beharko dute uztailaren 22a baino lehen.

Altak eta bajak webgunearen bidez, posta elektronikoz, telefonoz (943 17 92 18, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 15:00etara) edo harreran aurrez aurre izapidetu daitezke.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo