Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/6/9

Deseskalada egoerara egokitu dute Gizarte Zerbitzuek edadetuen arreta

Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, udal Gizarte Zerbitzuek jarduera mugatua izan dute, urrutikoa eta telefono bidezkoa. Apirilean eta maiatzean 70 urtetik gorako 650 pertsonari baino gehiagori deitu zieten, eta ekainean, hasi berri dugun 3. fasean, arreta deseskalatzeko baldintza berrietara egokitu dute.

Osasun-alarma egoera deklaratu ondoren, Ermuko udalak hartutako lehen neurrietako bat gizarte-talde ahulenei larrialdiko arreta emateko sistemak antolatzea izan zen, bakarrik bizi diren gure udalerriko adinekoak lehentasunezko arreta-taldetzat joz. Lehenengo eginkizuna telefono-deien programa izan zen, beharrak detektatzeko eta laguntza-zerbitzuak eskaintzeko, herriko edadetuek etxean itxita egoteko denbora errazago pasa aha izateko eta osasuna babesteko.<7p>

Gizarte Zerbitzuek beren etxeetan bakarrik bizi diren 80 urtetik gorako pertsonei laguntzeko eta telefono bidez jarraipena egiteko programa gauzatu zuten. Guztira 243 hartu-eman egin ziren hasieran, eta ondoren beste 127 gehiago, egoerak jarraipen hurbilagoa egitea gomendatu zuenean.

Ondoren, eta udaleko beste sail batzuekin lankidetzan, aurrera jarraitzen du programak, eta 70 eta 79 urte bitarteko pertsonekin jarri ziren harremanetan, etxean bakarrik bizi ziren hain atekin edo adin bereko bikotekidearekin. Adin-talde horretan 284 dei egin ziren.

Programa horren ondorioz, udalak eskainitako laguntza-zerbitzuez gain, Gurutze Gorriarekin lankidetzan, konfinamenduan laguntzeko beste jarduera batzuk sortu ziren, hala nola elikagaiak eta botikak erosi eta eramatea, beste mandatu batzuetan laguntzea eta kudeaketa txikiak egitea, eta abar. Gainera, hartzaileek izugarri eskertu duten konpainia- eta hitzaldi-zerbitzua abiarazi zen.

Kontaktu sozialerako nolabaiteko normaltasuna berreskuratu dugun honetan, udal honek mantendu egiten ditu oraindik arreta berezia behar dutenentzat beharrezkoak diren zerbitzu batzuk.

Zerbitzu horiek Gurutze Gorriarekin lankidetzan ematen dira, eta, alde batetik, segurtasunik gabe sentitzen diren adinekoei paseorako irteeretan laguntzea da, eta, bestetik, liburutegi-mailegua beren kabuz irakurtzeko aukerarik ez dutenei hurbiltzea.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo