Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/3/25

UKEk ez ditu kirol ikastaroen kuotak kobratuko jarduerak etenda dauden bitartean

Horren harira, ekintzetako plazen eta bajen inguruko xehetasunak eskaini ditu

Ermuko Udal Kirol Erakundeak kirol ikastaro bat edo premium tarifa kontratatuta duten erabiltzaileei jakinarazten die jarduera etenda dagoen bitartean ez dela kuotarik kobratuko.

Hori horrela, zerbitzua berriz hasteko baimena ematen denean, edozein egun izanda ere, eguneroko kirol-jarduerarekin jarraitzeko asmoa duten pertsonek ez dute inolako izapiderik egin behar, euren plaza bermatuta geratzen baita, eta berriro martxan hasi arte, ez zaie ezer kobratuko.

Alarma egoeraren ostean jarduerarekin jarraitu nahi ez duten ikastarogileek, ordea, baja eman beharko dute Ermuko UKEren webgunean eskuragarri dauden honako bide telematikoen bitartez:

Bitartean, kirola etxean

Alarma egoerak irauten duen bitartean herriko kirol instalazioak itxita egongo diren arren, jada ez dugu aitzakiarik etxean jarduera fisikorik ez egiteko.

Izan ere, UKEko kirol-langileak etxean egiteko moduko ariketa eta jarduera fisikoekin bideoak prestatzen ari dira. Material horien bitartez, norberaren egoera fisikoaren eta osasunaren galera saihestu nahi da.

BPXport enpresak, UKEko aretoko kirol zerbitzuak kudeatzen dituenak, web-plataforma bat sortu berri du. Bertan, askotariko jarduera koreografiatuak, funtzionalak, gimnasia leunak eta haurrekin egiteko jarduerak eta jolasak biltzen dira. Hori guztia etxetik atera gabe eta, kasu gehienetan, kirol material berezirik behar izan gabe egin daiteke.




Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo