Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/10/23

Skateboard pistaren proiektua eta obra egiteko lehiaketa zabalik dago

Udal honek lehiaketa deitu du skateboard modalitateko pistaren proiektua eta obra horren exekuzio egiteko. Pista hori Ongarai-Betiondoko parkearen zati batean egingo da eta 665 metro karratu izango ditu. Lana lehiaketa ireki bidez esleituko da, proposamenak aurkezten dituzten enpresen artean. Enkanteak aurreikusi duen aurrekontua 150.000 eurokoa da, BEZ barne. Lehiaketaren berri aurreko astean eman zen Bizkaiko Aldizkari ofizialaren 202. alean. Deialdiari atxiki eta parte hartzeko interesa izan dezaketen enpresek hogeitasei eguneko epea dute beraien proposamena aurkezteko iragarkia argitaratu zen biharamunetik kontatzen hasita. Epe hori datorren azaroaren 12an amaituko da, hori barne. Pista egiteko lau hilabeteko epea ezarri da, lana esleitu eta kontratua sinatzen den egunetik kontatzen hasita. Hortaz, datorren udaberrirako mota horretako instalazioa izango dugula espero da. La hilabeteko epe horrek bi zati edo fase hartuko ditu barne. Batetik, proiektua aurkezteko hilabete bat eta, bestetik, obra gauzatzeko beste hirurak. Lehiaketaren inguruko informazio guztia; baldintza plegu administratibo eta teknikoak, argazkiak, planoak, eta abar, lotura bidez eskaintzen ditugu beheko informazio gehiago izeneko atalean.

Baldintza tekniko partikularren atalean instalazioak izango dituen ezaugarri nagusiak jasotzen dira. Instalazio hori baliogarria izango da erabiltzaile ororentzat, horien artean aurreikusi delarik patinatzaileen artean haur, hasi berri eta aurreratuentzat, hain zuzen ere. Diseinuari dagokionez, kirol jarduera garrantzitsuak eta kirolari eta ikusle kopuru handia hartzeko prestatua egon beharko dela ezarri da. Guneak zati ezberdindu bi izango ditu; bata, trantsizio eta bihurguneak izango ditu, eta, bestean, planoa izango eta hiri-irristaketarako elementuak edukiko ditu. Bestalde, zulo asimetriko bat proposatzen da, zeinak 1,60tik 2,20 metroko altuerak izango dituen. Horretan, irristaketarako aproposa den harri losetak jarriko dira. Aurreikusi diren elementuen altuera ezberdinetako zintarri eta plantersak daude, ertz metalikoak izango dituztenak. Guztia uniformeki antolatuta egongo delarik irristaketa dinamiko bat egin ahal izateko. Udalak azpiegitura horrekin gurpil-oholean, lerro-patinetan edota bmx modalitateko bizikletan ibiltzen diren kirolari eta zaletu guztien beharrak ase nahi ditu.

 Skate pista egingo den lekuaren irudi panoramikoa

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo