Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/1/15

Ermuko bitxikeriak prentsa historikoan

Herriko historiaren ezagutzan sakontzeko asmoz, Ermuko Udal liburutegiak Tokiko Bilduma garatzen jarraitzen du, artxibo historiko eta hemeroteketan XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako albisteak bilatuz.

Oraingoan, Kataluniako Aldizkarien Artxiboan hainbat artikulu topatu dira, Baldespinako Markesak Don Carlosen seme sasikumearen inguruan zuen ikuspuntuari eta Doña Margaritak Markesarekiko zuen iritziari buruzkoak.

“El Imparcial egunkari liberalaren 1882ko apirilaren 1eko edizioan ere bada artikulu bitxi bat. Bertan, Alkateak danbolinaren doinuarekin dantza egitea debekatu zuela azaltzen da Santixau jaietan, eta debeku horren harrira gertatutakoak zehazten dira”, dio Marifran Iparragirre bilketa lanaren arduradunak, Udalaren Enplegu Planaren bitartez kontratatua.

Ermua Prentsa Historikoan atalean, La Iberia egunkariko 1885ko apirilaren 5eko artikulua topatu daiteke, harri-jasotze desafio bati buruzkoa. Material horrekin egiten den lehena dela uste da; ordura arte gari-fardelekin egiten baitzen erronka. Bertan Elgetako gizon bat eta Itziarko beste bat neurtuko ziren Ermuan ikusmin handi baten aurrean.

Azkenik, 1795eko otsailaren 23ko La Gazeta de Mexico egunkarian, frantsesek Ermua erretzeari buruzko artikulurik zaharrena aurkitu ahal izan da, 5 etxe bakarrik geratu zirela jasotzen duena.

Hori eta beste hainbat artikulu irakur daitezke Ermuaren Historia XVIII. Mendean izeneko atalean.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo