Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/1/7

Aitor Hernandez laugarren izan da Ormaiztegin, txapelketa nazionalerako sentsazio onak izanik

Aitor Hernández (Specialized-Ermua Innpulso marken babesduna) laugarren izan da Ormaiztegin azken igandean, Euskadiko Federazioaren egutegiko azken lasterketan, non Gorka Izagirrek irabazi du, Ion anaiaren eta Ismael Estebanen aurretik.

Zirkuituko baldintzak zailak izan ziren, espero bezala, eta Aitor Hernandezek maila ona erakutsi zuen proba guztian zehar, azkenean laugarren postuan helmuga gurutzatuz. Lokatza izan zen probako protagonista, azken egunetan izandako euriteen ondorioz.

Aitor Hernandezen adierazpenak: "Lasterketa polita izan da; beti zirkuitu ikusgarria izaten baitu. Ez zara inoiz laugarren izateko eta podiumera ez igotzeko helburuarekin ateratzen, baina Izagirre anaiek etxean korritzen zuela eta oso maila altuan daudela kontuan hartuta, pozik egoteko moduan nago. Espainiako Txapelketari begira sentsazioak benetan onak dira, eta han, Pontevedran, podiumean egoteko borrokatuko naiz, nahiz eta bistan denez oso zaila izango den hori lortzea. Motibazioa ez zait faltako, eta gogoa ezta ere".

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo