Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/12/19

Arratsaldean kontu kontari Lobiano Kultur Gunean

Ermuko Udal liburutegiak Arratsaldean kontu kontari ipuin-kontaketa zikloko urteko hirugarren saioa antolatu du larunbat honetarako, abenduak 21.

Haizearen taupadak da ipuin-saioaren izenburua, eta 6 eta 9 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Birjiñe Albira izango da kontalaria, eta saio osoa euskara hutsean egingo da.

Jarduera Lobiano Kultur Gunean egingo da 17:30etik aurrera, eta sarrera doakoa da.

Kontaketa saioa baldintza egokietan garatu ahal izateko, plazak mugatuak izango dira. Halaber, eta etenik ez sortzeko, puntualtasuna eskatzen da.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo