Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/12/2

San Isidroko 3. eranskina eraisteko lanak aurrera doaz

San Isidro kaleko 3. zenbakiaren ondoko eraikina eraisteko lanek aurrera jarraitzen dute. Duela egun batzuk eskuz eraisteari ekin zioten, eta 'La Verdad' Ehiza eta Arrantza Elkartea zenaren egoitzako teilatua eta hormak kendu zituzten. Egun batzuetako parentesiaren ondoren, gaur makinak erabiliz berriro ekin zaie lanei, Goienkale eta San Isidro lotzen zituen garajeari eta eskailera-zatiari ekiteko. Itxita mantentzen dira eskailerak eta ez dago pasatzerik. Jarduera 2 altuerako (sotoa eta beheko solairua) merkataritza-eraikin txiki bat eraisteko egiten da. Eraikin hori San Isidroko 3. zenbakiari dagokion eranskina zen, eta 'La Verdad' ehiza eta arrantza-elkartearen egoitza hartzen zuen, 'Goien' tabernaren alboan. Gutxi gorabehera 75 metro koadroko azalera hartzen du eta etorkizunean San Roke eta Santa Ana auzoekin komunikatuko duen lehen igogailu-zatia hartu ahal izateko birdiseinatuko da.

Jarduera, merkatal izaerako eraikin txikia (solairu 2, sotoa eta behe solairua dituena) lurreratzea izango da, San Isidro kaleko 3. eraikinaren osagarria, non herriko ehiza eta arrantza elkartearen egoitza dagoen, ‘Goien’ tabernaren alboan. Gutxi gorabehera 75 metro karratu ditu eta hori birdiseinatu egingo da, etorkizunean San Roke eta Santa Ana auzoetara igotzeko izango dugun igogailuaren lehen zatia kokatzeko erabiliko baita.

Eraitze lanak gauzatzen ari da A-09 Zerukoa exekuzio unitatean –ostiraleko merkatu txikia kokatzen zen lekuan eta Okin Zuri auzo tartean- etxebizitzak eta aparkalekuak eraikitzen ari den promotora, hirigintza zama gisa gain dituen proiektua baita hori.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo